Nandankanan
Nandankanan Parke Zoologikoa 437 hektareako zoologikoa eta lorategi botanikoa Bhubaneswar hitiaren aldirietan dagoena (Odisha, India). 1960an ezarri zen naturgune bezala, eta 1979an ireki zen zoo gisa jendearentzat. 2009an Zoo eta Akuarioen Munduko Elkartearekin (WAZA) bat egin zuen Indiako lehen zoologikoa izan zen. Lorategi botaniko bat ere badu, eta haren zati bat santutegi izendatu dute. Nandankanan hitzak zeruko lorategia esan nahi du bertako odia hizkuntzan[1]. Bhubaneswar hiriburutik gertu dago, Chandakako basoaren inguruan, ondoan Kanjia lakua duelarik.
Nandankanan | |
---|---|
Kokapena | |
Koordenatuak | 20°24′00″N 85°48′53″E / 20.399965°N 85.814703°E |
Historia eta erabilera | |
Irekiera | 1960 |
Webgune ofiziala | |
2000n hobekuntza handia egin zen, 1999ko superzikloiak Odishako kostan eragindako kaltearen ondoren. Urtean 2,6 milioi bisitari baino gehiago izaten ditu Nandankananek.[2]
Fauna
aldatu166 espezie ordezkatzen dituzten 1.660 animalia inguru bizi dira zoologikoan, ugaztunen 67 espezie, 81 hegazti-espezie eta 18 narrasti-espezie barne.[3] Animalien heriotza-tasa, 2008-2009 ekitaldian, Indiako apalenetako bat izan zen, % 3,1ekoa urteko batez besteko nazionalarekin alderatuta (% 10).
Animalien artean nabarmentzen dira Indiako krokodilo espezie indigenak (gabiala, zingira krokodiloa) putzu handietan (banatuta espezieak), orein asier txikien zenbait espezie (Axis porcinus, muntiaka, Moschiola indica...), eta tigreak.
Nandan tigrea
aldatu21. mendearen lehen laurdeneko zooko biztanle ezagunena seguruenik Nandan tigre ar handia da. 2013an, inguruko basoetatik zoo barrura sartu zela ikusi zuten, eta baita irten zela. Barruko emeren batek erakarrita gertatuko zela pentsatu izan zuten, eta tigrea inguruan zelarik, hiri handi batetik (Bhubaneswar) gertu, zonalde populatuan, hura inguratu eta salbu harrapatzeko operazioa egin zen. Harrapatuta, erabaki beharra zegoen zer egin, eskualdea ez zen segurua tigre bakarti batentzat edo gizakientzat, eta aukerak ziren zooan hartzea edo tigre erreserba batera eramatea[4][5].
Hortaz, izena eman eta Nandankananen hartzea erabaki zuten agintariek. Bi urtez publikoa ikusi gabe egon zen, baina gero espazio zabal egokitu zitzaion[6], eta bertako eme batzuekin ere gurutzatu dute, tigrekume zenbaiten aita izan delarik[4].
20. mendean antzeko historia gertatu zen, eme batek (Kanan) salto egin zuenean zoo barrura, eta hura ere bertan geratu zen bizitzen.[7] [8]
Erreferentziak
aldatu- Artikulu hau, osorik edo zatiren batean, ingelesezko wikipediako «Nandankanan Zoological Park» artikulutik itzulia izan da, 2022-09-29 data duen 1113055724 bertsioa oinarritzat hartuta. Sartze-datarik ez duten erreferentziak, edo 2022-09-29 baino lehenago datatuak, jatorrizko artikulutik ekarri dira itzulpenarekin batera.
- ↑ «Nandankanan Zoological Park Bhubaneswar - Bhubaneswar Tourism 2022» bhubaneswartourism.in (Noiz kontsultatua: 2022-10-05).
- ↑ «Nandankanan - Annual Report - 2019-20» nandankanan.org: 19..
- ↑ (Ingelesez) «Annual Animal Inventory» nandankanan.org.
- ↑ a b (Ingelesez) Apr 24, Riyan Ramanath V. / TNN /; 2016; Ist, 08:29. «Nandankanan zoo gets tiger cub of mixed parentage | Bhubaneswar News - Times of India» The Times of India (Noiz kontsultatua: 2022-10-10).
- ↑ (Ingelesez) Settled in Odisha zoo now, wild tiger Nandan has to wait for a mate | Sambad English. 2014-09-10 (Noiz kontsultatua: 2022-10-10).
- ↑ Damdar Khabar: Story of Tiger "Nandan". (Noiz kontsultatua: 2022-10-10).
- ↑ (Ingelesez) Garner, Miriam. (2020-07-29). «The Tragic Adore Tale Of A Wild Tigress And A Tiger In Odisha Zoo» CA News Ottawa (Noiz kontsultatua: 2023-08-28).
- ↑ «Global Tiger Day: When A Wild Tigress Jumped Into Odisha Zoo, Sacrificing Freedom For A Tiger» NDTV.com (Noiz kontsultatua: 2023-08-28).