Namche Bazaar

Namche Bazaar (nepaleraz: नाम्चे बजार), Nepalgo Sagarmatha Gunean dagoen herrixka garaia da. 1991eko zentsuak 1.647ko biztanleria adierazi bazuen ere 800 bat pertsona bizi dira bertan urte osoan. Sagarmatha Parke Nazionalaren sarrera dago bertan, eta aldi berean Everest mendira hego lepotik igotzeko ezinbesteko geldiunea da, baita Lhotsera igotzeko ere.

Namche Bazaar
giza kokalekua
NamcheBazar.jpg
Namche Bazaar herrixkaren aire ikuspegiaCommons-logo.svg Irudi gehiago
Administrazioa
Herrialdea  Nepal
Gunea Sagarmatha Gunea
Izen ofiziala नाम्चे बजार
Posta kodea 56002
Geografia
Koordenatuak 27° 48′ 16″ N, 86° 42′ 36″ E / 27.8044°N,86.71°E / 27.8044; 86.71Koordenatuak: 27° 48′ 16″ N, 86° 42′ 36″ E / 27.8044°N,86.71°E / 27.8044; 86.71
Altuera 3.440 m
Demografia
Informazio gehigarria
Telefono aurrizkia 038
Ordu eremua UTC+05:45

Aklimatatzeko ibilbide egokia da Namche Bazaarretik Everest View Hotelera igotzea, 3.800 metrotako garaieran baitago Everesten ikuspegi itzela erakusten duen hotel berezi hau. Oxigenoz hornituriko gelak baditu ere turista asko gaixotu egin izan dira. Larunbatetan merkatua egiten da herrian eta tibetar merkatari ugari etortzen dira.

KlimaAldatu

      Datu klimatikoak (Namche Bazaar)      
 Hila   Urt   Ots   Mar   Api   Mai   Eka   Uzt   Abu   Ira   Urr   Aza   Abe   Urtekoa 
Batez besteko tenperatura maximoa (°C) 7 6 9 12 14 15 16 16 15 12 9 7 11
Batez besteko tenperatura minimoa (°C) -8 -6 -3 1 4 6 8 8 6 2 3 -6 1
Pilatutako prezipitazioa (mm) 26 23 34 26 41 140 243 243 165 78 9 39 1067
Iturria: thamel.com[1]

IrudiakAldatu

ErreferentziakAldatu

  1. Climatological Data for Selected Trekking Towns. thamel.com . Noiz kontsultatua: November 13, 2003.

Kanpo estekakAldatu