Nafarroako olioa Jatorri Deitura Babestua, komertzialki Nafarroako Oliba Olio Birjina Estra deitua (gaztelaniaz Aceite de Oliva Virgen Extra de Navarra), Nafarroa Garaian oliba olioaren ekoizpena babestu eta identifikatzen duen jatorri deitura babestua da[1]. Erabilitako oliba motak arroitz (bertakoa[2]), arbequina eta empeltre dira[1].

Nafarroako olioa JDB egoitza nagusia, antzinako Nekazaritza-Perituen Eskolan (Atarrabian).

Nafarroako oliba-olioa iparralderen ekoizten den Europako oliba-olioetakoa da[3]. Horrez gainera, lurraren eta klimaren ezaugarriak (lurzoru karetsua, klima lehor eta eguzkitsua eta egunetik gauerako tenperatura aldaketa handiak oliba heltzen ari den garaian) eta izozteak hasi baino lehen uzta bildu beharra, faktore horiek guztiek erabat helduta ez dauden olibak biltzea eragiten dute. Horrela lortzen den olioak kolore berdexka du eta fruta kutsu oso nabarmena[3].

Eremua aldatu

Nafarroako olioa ekoizteko eremuan sartzen dira, Bardeaz gain, honako udalerriak:

Abaigar, Abartzuza, Aberin, Ablitas, Adios, Alesbes, Allin, Allo, Antzin, Andosilla, Añorbe, Aras, Arellano, Arguedas, Armañanzas, Arroitz, Artaxoa, Artazu, Aiegi, Azagra, Azkoien, Azuelo, Barasoain, Barbarin, Bargota, Barillas, Beire, Belaskoain, Berbintzana, Biurrun-Olkotz, Buñuel, Cabanillas, Cadreita, Caparroso, Carcar, Cascante, Caseda, Castejon, Cintruenigo, Corella, Cortes, Deierri, Deikaztelu, Desoio, El Busto, Eneritz, Erriberri, Esa, Eslaba, Esprontzeda, Etaio, Ezporogi, Faltzes, Fitero, Fontellas, Funes, Fustiñana, Gares, Galipentzu, Garinoain, Gesalatz, Girgillano, Iguzkitza, Irunberri, Larraga, Elizagorria, Leatxe, Legarda, Legaria, Leotz, Lerga, Lerin, Lezaun, Ledea, Lizarra, Lodosa, Los Arcos, Lukin, Mañeru, Martzilla, Melida, Mendabia, Mendaza, Mendigorria, Metauten, Milagro, Mirafuentes, Miranda Arga, Monteagudo, Morentin, Mues, Murchante, Murieta, Murillo El Cuende, Murillo El Fruto, Muruzabal, Nazar, Obanos, Oibar, Oko, Olexoa, Oloritz, Orisoain, Oteitza, Piedramillera, Pitillas, Puiu, Ribaforada, San Adrián, San Martin Unx, Santakara, Santsol, Sartaguda, Sesma, Sorlada, Tafalla, Tebas-Muru Artederreta, Tirapu, Torralba del Rio, Torres del Río, Tulebras, Tutera, Ukar, Untzue, Uterga, Uxue, Valtierra, Viana, Villamayor de Monjardín, Villatuerta, Xabier, Zangoza, Zare, Zarrakaztelu, Zirauki[4].

Festa aldatu

Urtero ospatzen da Arroitzen otsailaren amaieran Tostadaren Eguna eta Nafarroako Olioaren Festa, Nafarroako Interes turistikoko Jaia, sor-markarekin ekoizten den oliba-olioaren propietateak goraipatzeko[5].

Erreferentziak aldatu

  1. a b (Gaztelaniaz) Nafarroako olioa JPB Espainiako nekazaritza ministerioan (kontsulta: 2021-02-14)
  2. Nafarroako Gobernuak «Nafarroako olioa» jatorrizko deitura onartzeko eskatu du.[Betiko hautsitako esteka] Argia, 2007ko maiatzaren 23a (kontsulta: 2021-02-14)
  3. a b Nafarroako olioa Reyno gourmet webgunean (kontsulta: 2021-02-14)
  4. (Gaztelaniaz) Nafarroako Gobernua: Nafarroako olioa JDB baldintza-agiria
  5. Arroizko Turismoa Arroizko Udalaren webgunean

Kanpo estekak aldatu