NGC 4559 galaxia espiral bat da, Coma Berenices konstelazioan[1]. William Herschelek aurkitu zuen 1785eko apirilaren 11n[2]. Estimazioen arabera Lurretik 28 eta 31 milioi argi-urtera bitarte dago, ziurrenik 29 milioi argi-urtera[3]. NGC 4559 Coma I taldeko kidea da[4][5].

NGC 4559
Behaketa
Distantzia Lurretik7,41 Mpc
Itxurazko magnitudea (V)10,01, 10,46, 17,4871, 8,411, 7,829 eta 7,584
AurkitzaileaWilliam Herschel
Aurkikuntza-data1785eko apirilaren 11
Gorriranzko lerrakuntza0,00269
Galaxia-motaSBc eta SABcd
KonstelazioaComa Berenices
Abiadura erradiala814 km/s
Igoera zuzena188,99016642672 °
Deklinazioa27,959961010906 °
Izendapenak

NGC 4559n bi supernoba behatu dira, II motako supernoba bat 1941ean (SN 1941A) eta sailkatu gabeko bat 2019an. AT2016blu izar aldakor urdinak supernoben antzeko eztandak pairatzen ditu. Lehenengoa 2012an behatu zen, eta ia urtero erregistratu da horrelako beste bat[6].

Erreferentziak aldatu

  1. «NGC 4559» spider.seds.org (Noiz kontsultatua: 2019-12-28).
  2. «New General Catalog (NGC) 4559» cseligman.com (Noiz kontsultatua: 2019-12-27).
  3. «By Name | NASA/IPAC Extragalactic Database» ned.ipac.caltech.edu (Noiz kontsultatua: 2024-03-19).
  4. Sandage, A.; Tammann, G. A.. (1975-03-01). «Steps toward the Hubble constant. V. The Hubble constant from nearby galaxies and the regularity of the local velocity field.» The Astrophysical Journal 196: 313–328.  doi:10.1086/153413. ISSN 0004-637X. (Noiz kontsultatua: 2024-03-19).
  5. Gregory, Stephen A.; Thompson, Laird A.. (1977-04-01). «The Coma i Galaxy Cloud» The Astrophysical Journal 213: 345–350.  doi:10.1086/155160. ISSN 0004-637X. (Noiz kontsultatua: 2024-03-19).
  6. «LBV 2016blu in NGC 4559» www.rochesterastronomy.org (Noiz kontsultatua: 2024-03-19).

Kanpo estekak aldatu