Myriam Spiteri Debono
Myriam Spiteri Debono (Victoria, Gozo uhartea, 1952ko urriaren 25a) maltar politikaria da. Maltako presidentea da 2024tik.
Myriam Spiteri Debono | |||||
---|---|---|---|---|---|
2024ko apirilaren 4a - ← George Vella
1996ko iraila - 1998ko urria ← Lawrence Gonzi (mul) - Anton Tabone (en) → | |||||
Bizitza | |||||
Jaiotza | Victòria, 1952ko urriaren 25a (72 urte) | ||||
Herrialdea | Malta | ||||
Hezkuntza | |||||
Heziketa | Maltako Unibertsitatea | ||||
Jarduerak | |||||
Jarduerak | notarioa eta politikaria | ||||
Sinesmenak eta ideologia | |||||
Alderdi politikoa | Alderdi Laborista |
1973an, Ingeles, Literatura eta Hizkuntzalaritzan graduatu zen Maltako Unibertsitatean, eta, ondoren, zuzenbidea ikasi zuen. 1980an, notario publiko gisa graduatu zen.
Kooperatiben Batzordeko presidentea eta Genero Berdintasunerako Batzordeko presidentea izan zen. Maltako Alderdi Laboristako hautagai gisa ez zuen diputatu izatea lortu bost hauteskundetan, baina 1982an alderdiko exekutiban sartu zen. 1996ko irailean Maltako Parlamentuko lehendakari izendatu zuten eta 1998an ordezkatu zuten.
2024an Maltako presidente hautatu zuen parlamentuak, bost urterako.