Muxika dorretxea (Ordizia)

Artikulu hau Gipuzkoako Ordizia udalerrian dagoen dorretxeari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Muxika dorretxea».

Muxika dorretxea Ordizian dagoen dorretxea da.

Muxika dorretxea.
Ordiziako Musika dorretxea Andra Maria Jasokundeko elizaren aldamenean.
Irudi gehiago
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Probintzia Gipuzkoa
UdalerriaOrdizia
Koordenatuak43°03′N 2°11′W / 43.05°N 2.18°W / 43.05; -2.18
Map
Arkitektura

Kokalekua

aldatu

Alde Zaharrean dago, Santa Maria kalean.

Historia

aldatu

Oso garrantzitsua izan da Ordiziako historian, Udalak bertan egiten baitzituen bere bilerak 1511 arte. Lehenengo udaletxea, 1516an eraiki zen Ordizian.

Eraikina

aldatu

Oraindik bertan dauka armarria, Santa Maria Kaleko sarrera gainean. Lehenengo zatian, bi armarritxoren ondoan bi banda ditu, bakoitzak hiru zerrenda dituenak; bigarrenean, berriz, zuhaitz bat ageri da lehoi bat enborrean gora doalarik.

Aldaketa handiak jasan ditu, eta gaur egun, erabilera anitzeko etxea da: Postetxea dago bertan, Beti Argi Banda, Laguntasuna Rondaila eta Burrunbazale Txarangak bertan egiten dituzte saioak, AEKko eskolak ematen dira.

 
Muxika dorretxearen ataria.

Kanpo estekak

aldatu
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Euskal Wikiatlasa