Mustelidae

Karniboroen ordenako zenbait ugaztunez esaten da. Tamaina txiki edo ertainekoak dira, bost behatzeko hanka laburrak dituzte, eta goiko barailan bi molar dituen hortzeria dute.
Mustelido» orritik birbideratua)

Mustelidae edo mustelidoak Carnivora ugaztun ordenako familia bat da. Lehorrean zein uretan bizi dira, bai ur geza zein itsasoetan. Kontinente guztietan aurki daitezke. Gehienak haragijaleak dira, eta batzuk sarraskijaleak. Gaur egun 50 bat espezie ezagutzen dira, 5 azpifamiliatan sailkaturik.

Mustelidae
Sailkapen zientifikoa
KlaseaMammalia
OrdenaCarnivora
SuperfamiliaMusteloidea
Familia Mustelidae

Txiki samarrak dira, oso gorputz-lirainak eta zaluak. Mustelidoen larrua, kolore-bakarra edo zerrendaduna, oso aintzat hartua da. 28-38 hortz dituzte. Kirats guruindunak dira gehienak. Australian, Zeelanda Berrian, Madagaskarren eta Antilla uharteetan izan ezik, mundu guztian bizi dira.[1]

Sailkapena

aldatu

Erreferentziak

aldatu