Massey museoa

Okzitaniako museoa
Mussey museoa» orritik birbideratua)

Massey Museoa arte eta historia museoa da, Tarbe Zentroko Barrutian kokatua, Pirinio Garaiak Departamentuan, Okzitania eskualdean. 1853an sortu zuten, Placide Masseyk (1777-1853) egindako donazioari esker.[1] Museoa 2012an ireki zen berriro, 1,000 m2 baino gehiagorekin, eraikina erabat berritu eta bildumak berregituratu ondoren.

Massey museoa
Kokapena
Estatu burujabe Frantzia
Frantziaren banaketa administratiboa Metropolitar Frantzia
Eskualdea Okzitania
Departamendua Pirinio Garaiak
Frantziako udalerriTarbe
Koordenatuak43°14′N 0°05′E / 43.24°N 0.08°E / 43.24; 0.08
Map
Historia eta erabilera
Irekiera1858
Bisitariak urtean3.269
Kontaktua
Telefonoatel:+33-5-62-36-31-49
Webgune ofiziala

Historia aldatu

Museoa Placide Massey (1777-1853) botanikoaren borondatetik sortu zen, Versaillesko trianon eta erreginaren barazki-parkearen zuzendaria. Bere hiria historia naturaleko museo batez hornitu nahi zuen. Egin zuen legatuaren ondoren sortu zen, 1853an hil zenean, Tarbe hiriari bere ondasunen zati bat emanez: aparteko lorategi bat eta museoaren eraikin amaitu gabea; azken hau ekialdeko estiloko eraikin bat da, behaketa-dorre batek menderatua, Jean-Jacques Latour arkitektoak egina.[2]

Beste eraikinak aldatu

Museoaren gune nagusian Arte Ederren bilduma eta Husarren erakusketa ikus daitezke. Badira ere beste areto batzuk Tarbeko leku desberdinetan:

  • Ferdinand Foch mariskalaren etxea.
  • Deportazioa eta erresistentziaren museoa.
  • Arte garaikidearen Carmel aretora.

Iruditegia aldatu

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu