Musika Tuilerietan
Musika Tuilerietan (La Musique aux Tuileries) 1862an Édouard Manetek margotutako olio-pintura da, lehen lan inpresionistatzat har daitekeena. Egun Londresko National Galleryn dago.
Musika Tuilerietan | |
---|---|
![]() | |
Jatorria | |
Sortzailea | Édouard Manet |
Sorrera-urtea | 1862 |
Izenburua | Music in the Tuileries Gardens |
Ezaugarriak | |
Materiala(k) | olio-pintura eta Margo-oihala |
Dimentsioak | 76,2 (![]() ![]() |
Genero artistikoa | genero-artea |
Egile-eskubideak | jabetza publiko |
Deskribapena | |
Iconclass | 61F(TUILERIENGARTEN), 43B421, 61B2(MANET,Eugene), 61B2(OFFENBACH,Jaques), 61B2(BAUDELAIRE,Charles), 61B2(MANET,Edouard) eta BALLEROY,Albert) 61B2(DE BALLEROY,Albert) |
Kokapena | |
Lekua | National Gallery |
Bilduma | National Gallery eta Dublin City Gallery The Hugh Lane (en) ![]() |
Inbentarioa | NG3260 eta 3260 |
Jabea | Hugh Lane (en) ![]() |
Historia | |
Erakusketak | Discovering the Impressionists: Paul Durand-Ruel and the New Painting (en) ![]() |
Frans Hals eta Diego Velázquez oinarri hartuta, margolan honetan Maneten estiloa dagoeneko ageri da, kolore orbanen bidez margotzea eta aisialdia oihaletako gaia izatea. Teknika hori erabiltzeak garaikideak eskandalizatu zituen: "begiak urratzen ditu ferietako musika belarriak odoletan jartzen dituen bezala".
Margolan honetan Manetek lagunak, artistak, idazleak, musikariak eta bere burua ere islatu zituen pertsonaien artean: Charles Baudelaire, Théophile Gautier, Henri Fantin-Latour, Jacques Offenbach, edo Maneten anaia, Eugène.