Buruñao
(«Murinondo» orritik birbideratua)
Buruñao Bergarako (Gipuzkoa) erdialdean dagoen auzo bat da. Buruñao[1] izen ofizialaz gainera, ezaguna da Murinondo edo Muiñondo izenez ere. Bergaran, gaur egun, jende askoak San Blas izena ematen dio, baina hori auzo honetan dagoen ermita da.
Murinondo | |
---|---|
![]() | |
![]() | |
Kokapena | |
Herrialdea | ![]() |
Udalerria | Bergara |
Geografia | |
Koordenatuak | 43°08′05″N 2°25′13″W / 43.13472°N 2.42028°W |
Garaiera | 137 metro |
Izan ere, Buruñaoko San Blas ermita (Buruinaoko Andre Maria ermita izenez ere ezaguna) Bergarako ezagunenetakoa izan da, eta bada oraindik ere: milaka lagunek jo izan dute hara, Buruñaoko Andre Mariari erditze zoriontsua izan dezatela eskatzera, edo San Blasi katarroa senda diezaiela eskatzera.[1]

Erreferentziak
aldatuIkus, gainera
aldatuEuskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena: Gipuzkoa |