Munduko Nekazaritza Ondarearen Sistema Garrantzitsuak

Munduko Nekazaritza Ondarearen Sistema Garrantzitsuak (frantsesez: Systèmes ingénieux du patrimoine agricole mondial ingelesez: Globally Important Agricultural Heritage Systems) FAO mundu erakundeak ondarea babesteko sortu duen kategoria da. Zerrenda horretan lurraldeekin lotura zuzena duten komunitateak biltzen dira, kultura bat, nekazal sistema bat eta inguru fisiko eta gizarte berezi bat baliosten dira. 2002an FAOk GIAHS sortu zuen leku horien nazioarteko balorazioa eta jarraipena ziurtatzeko.[1]

Filipinetako arroz terrazak UNESCOk Gizateriaren Ondare Zerrendan inskribatuta daude 1995az geroztik.
Nagara ibaian, Japonian, ubarroiekin egiten den arrantza zerrendan dago jasota.

Ezaugarriak aldatu

Kategoria honetan jasotako lekuetan komunitateak inguru zailetan moldatu dira, horiek eskaintzen dizkietan baldintzetan egokituz ahalik eta etekin handienak izateko. Guztietan ustiapen metodo tradizionalak erabiltzen dira, arriskuak sahiesteko. Horri esker komunitate horietan goseteei eta izadiak eragindako kalteei aurre egin dizkiete.

Programa barruan mundu osoan 60 leku jaso dira.

Adibide batzuk aldatu

Erreferentziak aldatu

  1. "New unique agricultural heritage sites designated". Food and Agriculture Organization.[1]

Kanpo estekak aldatu