Multzo infinitu
Multzo finitua ez dena. Elementuak ezin dira 1etik n-ra arte zenbakitu eta multzoa bere azpimultzo propio batekin bana-banako korrespondentzian jar daiteke.
Matematikan, multzo infinitua elementu kopurutzat edozein zenbaki arrunt baino handiago duen multzoa da. Adibideak:
- Zenbaki osoek Z = {..., -3, -2, -1, 0, 1, 2, 3, ...} multzo infinitu eta zenbakigarri bat eratzen dute.
- Zuzen baten puntuek, zenbaki errealez adierazita, multzo infinitu eta ez zenbakigarri bat eratzen dute.