Mulligan's Irlandako Errepublikako hiriburua den Dublin hiriko Poolberg Street kalean kokatzen den pub edo taberna da. Dublin erdiguneko antzinako pub historikoen multzoaren barnean sailkatua dago.

Mulligan's
Kokapena
Koordenatuak53°20′49″N 6°15′20″W / 53.346871°N 6.255582°W / 53.346871; -6.255582
Map
Historia eta erabilera
Irekiera1732

Historia aldatu

Mulligan's pub edo taberna 1732an sortua izan zen eta bere kanpoaldeak oraindik jatorrizko leiho eta ateko hizki margotuak mantentzen ditu.

Mulligan's taberna Theatre Royal antzokiari loturik dago, azken hau Poolberg Street kalea zeharkatuz gero topa daiteke, bere hormak garai hartako horma-irudi eta autografoez beterik daudelarik. Horien artean John Fitzgerald Kennedy eta Judy Garland aktoresaren sinadurak ikus daitezke.

Mulligan's taberna James Joyce idazlearen Ulysses idazlan edo eleberrian agertzen da.

Taberna hau "The Society For the Preservation of The Dublin Accent" ("Dublingo Ahoskeraren Elkarte Babeslea") elkartearen egoitza eta topagunea ere bada.

Kanpo estekak aldatu