Mugibili, kirol-jarduera fisikoaren bilatzailea da. Eusko Jaurlaritzak sustatutako Mugiment egitasmoaren barnean dagoen ekimena da eta helburu orokorra gizarte aktiboagoa sustatzea da. Mugibili 2015eko abenduaren 16an abian jarri zen.

Ezaugarriak aldatu

Mugibiliren erabilera libre eta doakoa da eta helburua da mugitzeko asmoa dutenek, norberaren interesaren arabera dauden aukerak modu azkar eta errazean ezagutu ahal izatea. Udalak, kirol federazio eta klubak, enpresak, ikastetxeak, elkarteak... kirol antolatzaile guztiei irekitako tokia da. Bilaketa eremu geografikoari dagokionez, bilatzaileak Euskal Herrian dauden ekintzak aurkitzen ditu. Ibilbideen kasuan, hasiera edo bukaera Euskal Herrian izan behar dute.

Kanpo estekak aldatu