Ezeiza altzariak (Donostia)

Muebles Eceiza» orritik birbideratua)

Ezeiza Altzariak (gaztelaniaz: Muebles Eceiza) Donostiako erdigunearen denda historikoa zen. 1868an sortua, 2020 urte arte aktibitatea mantendu zuen.

Denda itxi berria, 2021ean.
Dendarekin batera eraikin osoaren babesa eskatu da.

Historia

aldatu

Eraikina 1867an eraiki zuen Jose Antonio Segura obra maisuak, foru aldundiaren jauregiaren eta plazako lorategiarekin batera. Eraikinak, beraz, balio arkitektonikoa du; eraikinaren beheko aldean Muebles Eceiza, 1868an sortua, dago. Donostiako ondarearen defentsan aritzen den Áncora elkartearen iritiz “Gaur egungo lokalak, Ramon Cortazarrek 1919an diseinatutakoak, balio historiko arkitektoniko nabaria du".[1]

Berritzeko proiektua

aldatu

Dendaren ordez, garaje baten sarrera eraiki nahi da. Ancora elkarteak salatu du eraikinaren barruko partea bota egingo dutela: “XIX. mendeko egurrezko egitura hormigoizko batengatik ordezkatuko dute. Espazioaren banaketa aldatuko dute eta ustiapena areagotuko dute, lur azpiko solairu berri bat eginez, hamabost etxebizitza, hamabost trasteleku eta hamazazpi aparkaleku plaza lortu arte”. Leihoaren irekidura etorkizuneko garajerako sarrera gisa erabili nahi dute, marmol arrosa eta zuria duen estaldura kendu ondoren, pilastrak, kapitelak eta brontzea kenduta. Barrualdean boiserie bat, igeltsuzko moldura dotoreak eta Errenazimentuko inspirazioko zutabeak daude. Atzean, eskailera neo-euskaldun dotorea eta haritz hostoz landutako habeak, estetika bera jarraituz. Hori guztia auto igogailu prosaiko batean bihurtuko da”.[2]

Erreferentziak

aldatu

Kanpo estekak

aldatu
  • Beñat Parraren Ezeiza Altzariak dendari buruzko artikulua Hirutxuloko Hitza aldizkarian, 2021/02/16.