Moulin Rougen (frantsesez: Au Moulin-Rouge), Henri de Toulouse-Lautrec margolari frantsesak 1892 eta 1895 artean egin zuen lana da. Margolana Ameriketako Estatu Batuetako Chicagoko Arte Institutuaan erakusten da. Tamainua hau da: 123x140 zm. Lanak Moulin-Rougeko kabaret ospetsuaren bezeroak erakusten ditu.

Moulin-Rougen
Jatorria
Sortzailea(k)Henri de Toulouse-Lautrec
Sorrera-urtea1892
IzenburuaAt the Moulin Rouge
Mugimenduapostinpresionismoa
Ezaugarriak
Materiala(k)olio-pintura eta Margo-oihala
Dimentsioak1.230 (altuera) × 1.410 (zabalera) mm
Genero artistikoagenero-artea
Egile-eskubideakjabetza publiko
Kokapena
LekuaChicagoko Arte Institutua
BildumaChicagoko Arte Institutua
Inbentarioa1928.610

Ezaugarriak aldatu

Margoak, bere erdigunetik gertu, kabaretean dagoen mahai baten inguruan eserita dauden hiru gizon eta bi emakumez osatutako talde bat irudikatzen du. Eskuinetik ezkerrera, Edouard Dujardin, La Macarona dantzaria, Paul Secau argazkilaria eta Maurice Guibert argazkilaria daude. Lehen planoan, eskuinean, itxuraz beste mahai batean eserita, May Milton dantzari ingelesaren profil partzial bat dago; bere aurpegia argi bereizgarri batekin argiztatua dago. Atzealdean, eskuinean, Moulin Rougeren La Goulue dantzaria eta emakume bat daude. Atzean ere Toulouse-Lautrec berari ikusten zaio, baita Gabriel Tapié de Céleyran ere.

Margolana Chicagoko Arte Institutuaren jabetza da, Helen Birch Bartlett Memorial Bildumaren zati bezala. Bertan lehen aldiz 1930eko abenduaren 23an erakutsi zen. 2011n Londresen erakutsi zen , Courtauld Arte Institutuan.[1]

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu