Motorsex 2003. urteko udan Bilbon (Bizkaia) sortutako euskal musika taldea da.

Motorsex
Datuak
JatorriaBilbo
Musika motapunk-rock
Urteak2003 - gaur egun
Taldekideak
Xenen
Bernar
Niko
Lehengo taldekideak
Joakin
Koldo
Informazio gehigarria
iMBECIL.com
Bandcamp: motorsex Discogs: 2706486 Edit the value on Wikidata

Taldekideak aldatu

  • Xenen (gitarra).
  • Bernar (bateria).
  • Niko (baxua eta ahotsak).

Aurreko partaideak aldatu

  • Joakin (gitarra).
  • Koldo (ahotsa).

Historia aldatu

Laukotea MCD taldearen hasierako partaideek (Bernar, Joakin eta Niko) eta Koldok osatu zuten. Taldearen izena hitz joko bat da, Motorhead eta Sex Pistols izenekin egindakoa, hain zuzen, eta hala taldearen musika estiloa aurresan daiteke. Musika egiteko filosofia berezi bat aukeratu zuten, copylefta hain zuzen ere. Modu honetan beraien musika zabaltzeko hainbat bide erabili dute. Adibidez kantu guztiak webgunetik doan jaitsi daitezke, baita eMule bitartez ere.

2003ko abuztuan 1. single-a grabatu zuten bi abestirekin. 2004ko otsailean 3 kantuko 2. single-a grabatu zuten, Ramones taldearen bertsio bat sartuz. Azkenik, 2004ko ekainean taldearen 1. diskoa grabatu zuten: En Crudo. Zuzeneko grabaketa izan zen, MCD taldearen pausoak jarraituz.

2006ko otsailetik aurrera Xenenek hartu zuen gitarra jotzearen ardura Joakinen ordez. Osagai berri honekin taldearen 3. single-a grabatu zuten bi abesti berrirekin 2006ko ekainean.

2007ko udan, lan eta familia kontuak zirela-eta Koldok taldea utzi zuen eta taldea hirukote bezala gelditu zen.

2008ko abuztuan 4. single-a grabatu zuten bi abestirekin.

2009ko 2. single-k (V eta VI) eta CD-split "Un&Dos" Zona84-rekin grabatu zituzten

Diskografia aldatu

Singelak aldatu

Zuzenekoak aldatu

Split CD-ak aldatu

  • Un&Dos: Motorsex + Zona84 (2009)

Bideoak aldatu

  • Soy un animal (2005)
  • Qué asco me doy! (2006)
  • Hombre-Bomba (2008)
  • Highway To Train (2011)
  • Breakin The Wall (2012)
  • Civilian War (2013)
  • Odio (2017)
  • Abandonen España (2017)

Ikus, gainera aldatu

Kanpo estekak aldatu