Morchella rudis Morchellaceae familiako onddo espezie bat da.[1] Toxikoa gordinik, baina jateko ona, ondo eginda badago.

Morchella rudis
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaFungi
KlaseaPezizomycetes
OrdenaPezizales
FamiliaMorchellaceae
GeneroaMorchella
Espeziea Morchella rudis
Boud., 1897

Sinonimoak: Morchella umbrina var. macroalveola, Morchella esculenta var. rudis.

Deskribapena

aldatu

Kapela: 3 eta 4 cm bitarteko garaierakoa, gaztetan ia erabat biribila, garatzen denean oblongoa edo pixka bat oboidea bihurtzen da. Hasieran, ikatza bezain beltza, ondoren, zahartzaroan, marroi-okre antzekoa hartzen du. Saihetsak, microalveola aldaeran baino lodiagoak ditu, nekrosiagatik berehala furfurazeoak. Albeolo biribilduak, karpoforoaren tamainarekin alderatuta oso handiak.

Hanka: Leuna, oinarrian lodixeagoa, zahartzean nekrosiagatik okre antzeko kolorekoa.

Haragia: Zurixka, usain eta zapore atseginekoa.[2]

Etimologia: Morchella terminoa "morchel" hitzetik dator, onddoetarako alemaniar hitz zahar batetik.

Jangarritasuna

aldatu

Jateko ona, baina toxikoa gordinik.[3]

Nahasketa arriskua

aldatu

Morchella umbrina var. microalveola ere badago, honek albeolo txiki asko ditu.

Sasoia eta lekua

aldatu

Udaberriaren hasieran, udazkenean gutxitan; hostozabalen basoetako leku heze eta epeletan eta lurzoru hareatsuetan, batez ere lizarren, zumarren eta haritzen azpian, gutxiago arteen azpian.

Banaketa eremua

aldatu

Bretainia.

Erreferentziak

aldatu
  1. Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza  •   Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012  •   Euskalnatura  •   Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987  •   Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973  •   Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
  2. (Gaztelaniaz) Mendaza, Ramon, Diaz, Guillermo. (1987). Guia fotografica y descriptiva 800 especies a todo color. Iberduero, 721 or. ISBN 84-404-0530-8..
  3. (Gaztelaniaz) Ubillos Javier. (2020). Curso de iniciación a la micología, fichas micológicas. Asociacion cultural “Baxauri” Kultur Elkartea Mikologia, Bajauri, Cofradia Vasca de Gastronomia.

Kanpo estekak

aldatu