Montserrateko leizea
Montserrateko Leize Santua (katalanez: Santa Cova de Montserrat) 880an Ama Birjinaren irudia aurkitu zen tokia da, bere gurtzaren eta Kataluniako zaindari bezala sagaratzearen jatorria. Bere aurkikuntzak, tokia, erromesaldi gune bihurtu zuen,[1] eta Montserrateko monasterioa eraikitzea eragin zuen.
Montserrateko leizea | |
---|---|
Mota | eliza |
Geografia | |
Koordenatuak | 41°35′18″N 1°50′39″E / 41.58823°N 1.84411°E |
Estatu burujabe | Espainia |
Autonomia | Katalunia |
Probintzia | Bartzelonako probintzia |
Eremu funtzionala | Bartzelonako metropoli eremua |
Eskualdea | Baix Llobregat |
Kataluniako udalerria | Collbató |
Babestutako-eremua | Montserrat Natural Park (en) |
Kondaira aldatu
Kondairak dioenez, 880. urtean, larunbat ilunabar batean, artzain-ume batzuek argi handi bat ikusi zuten zerutik jaisten, mendiaren erdi parean pausatzen zen melodia eder batek lagunduta. Hurrengo astean gurasoekin itzuli ziren eta ikusmena errepikatu egin zen. Hurrengo asteetan Olesa de Montserrateko erretorearekin ere gertatu zen. Gertaeraren berri izan zutenean, Manresako apezpikua agertu zen; orduan kobazulo bat aurkitu zuten eta bertan Santa Mariaren irudia aurkitu zuten. Prozesioan Manresara eramaten saiatu ziren, baina saiakera ez zen batere erraza izan, jainkozko borondatea ulertaraztea eragin ziena: irudi hura Montserrat mendian gurtua izan behar zen.
Erreferentziak aldatu
- ↑ (Katalanez) Rovira i Gómez, Salvador-J.. (1996). «Els Montserrat tarragonins dels segles XVI i XVII» Quaderns d'història tarraconense XIV: 221..