Montes Torozos Espainiako Valladolid probintziako ipar mendebaldean eta Palentziako hego ekialdean kokatzen den eskualde natural bat da, 800 metro inguruko lautada batek osatzen duena, inguruko bailaretatik 100-120 metro gorago eta 1500 Km² hartzen dituena, 75 km × 20 km inguruko ardatz baten baitan, Pisuerga eta Sequillo ibaietako bailaren artean. Lautada kalkareoa da. Inguruan baino klima gogorragoa du, bereziki haizetsuagoa. Valladolideko 39 herri eta Palentziako 5 herri biltzen dira eskualdean. Historian zehar, populazio eskaseko eskualdea izan da eta maiz bidelapurren ezkutalekua izan da. Cañada Real izeneko abere bide zenbait pasatzen dira bertatik.

Kanpo estekak aldatu


  Artikulu hau zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.