Monadologia (alemanez: Monadologie) edo monaden teoria. Gottfried Wilhelm Leibnizen lana da, 1714. urte inguruan idatzia eta egilea hil ondoren argitaratu zena. Monaden kontzeptuan oinarritutako filosofia laburbildu zuen bertan. Monadak izate sinpleak dira, baina ez materia partikulak, energiaguneak baizik, oharmena dutenak, eta Jainkoak sortu dituenak aurrez ezarritako egokitasunean. Unibertsoa monaden hierarkiazko mailaketaren bitartez azaltzen da, monada txikienetatik hasi, ohar ilunak egiteko gai baizik ez direnetatik, eta Jainkoarengana iritsi arte.

Eskuizkribuaren lehenengo orrialdea

Erreferentziak aldatu


Kanpo estekak aldatu


  Artikulu hau filosofiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.