Momotxorroak, Altsasuko inauterietako pertsonaia tradizionalak dira. Adarrak daramatzate eta aurpegiak oihal-zapiaren azpian ala zaldi ileen azpian ezkutatzen dituzte; odolaz zikindutako izara zuria ardi-larruzko bizkarrekoak, praka urdinak, galtzerdi zuriak eta abarka beltzak jantzita dituztela agertzen dira. Ardi larruan josita edo gerri inguruan ezkilak daramatzate, zarata ateratzeko. Eskuetan sardea daramate.[1]

Momotxorroa akelarrerako sua pizten.

Astearte arratsaldea iristen denean, Momorrotxoak herrira iristen dira eta marrua eginez, bidean topatzen duten guztia probokatu eta zirikatu egiten dute egurrezko sardearekin.

Tradizioa 1930eko hamarkadan galdu zen, baina 1980koan berreskuratu egin zen, pertsonaia berriekin eta guzti: sorginak, akerra haiei segika doala, akelarre bat balitz bezala; eta maskaritak, damasko oihalaz egindako tunika, sokekin lotua, janzten dutenak. Hau ez zen helduen gustukoa izan, hauen inguruan zegoen oroimena lapurreta, arpilaketa eta gehiegikeria sexuala baitzen.

Erreferentziak

aldatu
  1. Quijera Pérez,, José Antonio. (pdf) Maskarak Euskal Herriko tradizioan. (Noiz kontsultatua: 2018-04-15).

Kanpo estekak

aldatu


  Artikulu hau Euskal Herriko kulturari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.