Altsasuko inauteriak Nafarroa Garaiko mendebaldean dagoen Altsasu herriko inauteriak dira. 1980ko hamarkadan berreskuratu ziren, 1982an hain zuzen ere. Izan ere, mende askoan urteroko ohitura izan ondoren, Francisco Franco diktadoreak 1937an debekatu egin zuen ohitura pagano hau, moralismo katolikoa inposatzeko, Hego Euskal Herrian (ordurako menpean hartua baitzuen Francoren armadak) eta Espainiako Erresuma osoan ere (menpean hartzen zihoan eran).

Altsasuko inauteriak
Irudia
MotaInauteri
KokalekuAltsasu
Herrialdea Nafarroa
Kultura ondare
Lua errorea:expandTemplate: template "Protecció patrimonial/prepara" does not exist.

Pertsonaia nagusiak momotxorroak dira; ardi larruak bizkarrean eta adarrak buruan jantzirik, aurpegia estalirik eta odolez zikindutako amantalarekin, sardearekin, lepoko zintzarriarekin eta garrasi eginez, kalez kale biltzen dira, izua eraginez.

Eskea ere egiten dute kalez kale. Su baten inguruan momotxorro dantza egiten dute. Horiekin batera, sorginak izeneko pertsonaiak daude, zeinekin Akerra izeneko pertsonaia doan. Golda golde bati tiraka egiten dion idi parea da. Mascarita izenekoak parpailaz aurpegia estalitako pertsonaiak, jantzi koloretsuekin. Eta Juantramposo, Ziripoten antzeko pertsonaia, lastoz betetako zakuekin jantzirik.

Altsasuko inauteria hasi aurretik, haurrendakoa egiten da aurreko igandean. Astearte arratsaldea iristen denean, momotxorroak iristen dira herrira, historiaurreko erritual batetik etorritakoak ematen dutenak. Adarrak daramatzate eta aurpegiak oihal-zapiaren azpian dituzte; odolaz zikindutako izara zuria ardi-larruzko bizkarrekoak, praka urdinak, galtzerdi zuriak eta abarka beltzak jantzita dituztela agertzen dira. Herritik barrena doaz, marrua eginez eta topatzen dituzten guztiak probokatuz eta zirikatuz egurrezko sardearekin. Unanuko mamuxarroen antzeko rola jokatzen dute.

Mikel Zamalloa, Altsasuko inauteriari buruzko hitzaldia eskaintzen, Galdakao, 2020-02-14[1]

Mikel Zamalloa (1957-2022) musikari eta folklore ikertzaile galdakoztarra izan zen Altsasuko inauteriaren aztertzaileetako bat. Hainbat musika tresna jotzen trebea, Euskal Herrian folklore bilketan eta ikerketan lan handia egindakoa eta hango eta hemengo musikariekin jotzeko gaitasun handikoa izan zen.[1]

Erreferentziak

aldatu
  1. a b dantzancom. «Mikel Zamalloa hil da, Galdakaoko Andra Mariko musikari eta ikertzailea» dantzan.eus (Noiz kontsultatua: 2023-01-01).

Ikus, gainera

aldatu

Kanpo estekak

aldatu