Momia guantxeak, Tenerifeko antzinako biztanleak ziren guantxeek egiten zituzten momiak ziren. Euren hildakoak momifikatzeko ohitura zuten.

Momia guantxea, Santa Cruz de Tenerifeko Natura eta Gizakiaren Museoan

Ohitura hau, beste antzinako zibilizazio batzuetan erabiltzen zirenen antzerako baltsamatze tekniken bidez, hildakoaren gorpua kontserbatzera zuzendua zegoen. Bere xedea, euren sinesmen erlijiosoekin lotua zegoena, gorpua babestu eta bere gizarte garrantzia nabarmentzea zen.

Nabarmendu beharrekoa da guantxeen momifikazioa, arlo askotan, egiptoarrek egiten zutenaren oso antzekoa zela. Gorpuetan usteltzea eragozteko, prozesua eta gorpua ondo zaintzen zituzten, eta, batez ere, hildakoak modu berezian ohoratu eta oroitzen zituzten. Uharte Zoriontsuetako (Kanariak) momifikazioa, ez zen orokorra izan guantxeen artean, hil praktikan, nolabaiteko mailakatzea adierazten duten zenbait prozesu daudelarik, euren gizarteko klaseen arteko ezberdintasun sozial eta ekonomikoei dagozkienak. Jakina, euren erregeen (Mentzei) momiak ziren momifikazioan zainduenak. Guantxeek, antzinako egiptoarrek bezala, batzuetan, euren errege edo mentzeien erraiak gordetzen zituzten. Egungo ikerketen arabera, momifikazioaren praktika Tenerifen pilatu zen eta beste uharte batzuetan ingurumen faktoreengatik kontserbatu zen.

Natura eta Gizakiaren Museoak (Tenerifeko Museo Arkeologikoa), Santa Cruz de Tenerifen, momia hauetako batzuk erakusten ditu, San Andreseko Momia kasu, mendeetan zehar, Europan bildumagintza eta jakinmin objektu izan zirenak.

Kanpo estekak aldatu