Mogollon (taldea)

Musika talde donostiarra

Mogollon 1978 urtean Donostian sortutako musika taldea izan zen.[1]

Mogollon (taldea)
Datuak
Discogs: 1010382 Edit the value on Wikidata

Sorrera aldatu

Hasieran taldeak "Mogollón Band" izena zuen. Institutuan zeuden lagun gazte batzuek sortu zuten, Erresuma Batutik zetorren new wave musika korrontearen eraginez. [1]

Kideak aldatu

Formazioa kide hauekin egonkortu zen: Santi Gasca (ahotsa), Adrián Pérez (kitarra), Oscar Grao (bateria), Juan Carlos Aginaga (sintetizadorea) eta Ricardo Aldarondo (baxua). Beste zenbait kidek ere parte hartu zuten, hala nola: Máximo González (ahotsa), Manolo Caño (bateria) eta Enrique Castañeda (teklatuak).[1]

Estiloa aldatu

Beraien kantuetan reggae eta pop musika nahasten zuten.[1] Gerora, Madrilgo pop nostalgiko taldeen eragina izan zuten (Los Secretos, Mamá... ).[2]

Hasieran taula gainera mozorroturik ateratzen ziren, jendeak ez ezagutzeko.[2]

Ibilbidea aldatu

1979an Asco taldeari laguntzeko kontzertu batean parte hartu zuten beste hainbat talde donostiarrekin batera: Puskarra, Glogo, J.C.G., Los Elasticos, Negativo, T.N.T. eta Asco (azken hauei musika ekipoa lapurtu baitzioten). Kontzertua Anoetako Frontoian egin zen, ‘La Noche del Rock’n Roll’ izenarekin.[2]

1980. urtean, Mogollon taldeko kideak Santi Ugarte promotore donostiarraren eskutan jarri ziren (Tiburón Concerts[2] eta Shanti Records). Honek lehen diska editatu zien, IZ estudioan grabatua (UHF taldearekin konpartitutako maxisinglea), non "Sirenas en la ciudad" eta "Una época" kantuak argitaratu zituzten.[2]

1981ean Ugartek bira antolatu zuen Mogollon, UHF eta Puskarra taldeekin, Donosti Sound izenpean. Bira hau Euskal Herrian hasi zen, eta Madrilgo RockOla areto famatuan amaitu zuten 1982. urteko martxoan.

1982. urtean mugimendu handia izan zuten:

  • DRO zigiluarekin sinatu zuten, eta, "Brûme d´été" disko txikia kaleratu zuten, "Brume d'ete", "Complot", "Judy" eta "Vietnam" kantuekin.
  • Gipuzkoako Foru Aldundiak bultzatutako "Gipuzkoa Star 82" bilduman parte hartu zuten, "Ambulatorio" kantuarekin.
  • "Navidades Radiactivas" bilduman parte hartu zuten "Secuestro en el portal" kantuarekin; pop-punk estiloko gabon kantu bilduma honetan parte hartu zuen beste euskal talde bat Agrimensor K izan zen. 

1985. urtean, beraien disko luze bakarra agertu zen, "Mogollon", Chapa Records zigilupean. Disko horrekin taldeak ez zuen lortu arrakasta haundirik eta bere bide behin betiko etetea erabaki zuten.[1]

Geroko urteak aldatu

Taldea desegin eta gero, beraien zenbait kantu berrargitaratu dira bilduma ezberdinetan:[2]

  • "¿Dónde estabas tú… En el 82?" bilduma (DRO, 1993), "Brûme d'été" kantuarekin.
  • "Rock Vasco" bilduma (DRO, 1994) "Complot" kantuarekin.
  • "Ska ¿Qué ska?" bilduma (DRO, 1994), "Secuestro en el portal" kantuarekin.
  • "La edad de oro del pop español. 1978-1990" bilduma (Dro/BMG Music Spain, 2002), "Brûme d'été" kantuarekin.

Erreferentziak aldatu

  1. a b c d e Http://euskalmusikakatea.blogspot.com. (2013-12-18). «EUSKAL MUSIKA KATEA: MOGOLLON» EUSKAL MUSIKA KATEA (Noiz kontsultatua: 2023-04-11).
  2. a b c d e f «Grupos Nacionales Nuevaola80: Mogollón» Grupos Nacionales Nuevaola80 (Noiz kontsultatua: 2023-04-11).

Kanpo estekak aldatu