Miss Sahhara

nigeriar emakumezko modelo transgeneroa

Miss Sahhara, normalean Miss saHHara bezala idatzia, nigeriar emakumezko modelo, abeslari eta giza eskubideen aldeko ekintzaile transgeneroa da.[1] Nahiz eta Erresuma Batuan bizi, bere sorterria edertasun-lehiaketetan ordezkatzen du LGBTQI+ komunitateak Afrikan bizi duen egoera larriaz ohartarazteko.

Miss Sahhara

Bizitza
JaiotzaNigeria, ?
Herrialdea Nigeria
Hezkuntza
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakmodeloa, abeslaria eta LGBT ekintzailea
Musika instrumentuaahotsa

misssahhara.com
IMDB: nm5439415 Facebook: sahhara Twitter: miss_sahhara Instagram: misssahhara TikTok: misssahhara Edit the value on Wikidata

Bizitza aldatu

Clifford Oche jaiotza-izenez, Nigeriako Benue estatuan sortu zen. Bere genero-nortasunarekin bat ez zetorren gizonezko gorputzarekin jaio arren, bere burua emakumetzat izan du beti.[1]

2004an Nigeriatik alde egin zuen eta Erresuma Batura bizitzera joan zen, bere herrialdean emakume transgeneroa izateagatik jasaten zuen jazarpenetik eta indarkeriatik ihesi. Gaur egun Londresen bizi da.[1]

2011n Thailandiako Pattaya hirian emakume transgeneroentzat egin zen Miss International Queen edertasun-lehiaketan Nigeria ordezkatu zuen.

Erreferentziak aldatu

  1. a b c (Ingelesez) Ogbeche, Danielle. (2016ko abuztuaren 27a). «I didn’t suddenly decide to be a woman, my brain has always been female – Transgender, Miss Sahhara» Daily Post (Noiz kontsultatua: 2018ko ekainaren 14a).