Miranda Lurraldeko museoa
Miranda Lurraldearen Museoa - mirandesez: L Museu de la Tierra de Miranda; portugesez: Museu da Terra de Miranda - Portugalgo Miranda do Douro ( Braganza barrutia , Trás-os-Montes Garaiko azpieskualdea) herrian dagoen museoa da.
Miranda Lurraldeko museoa | |
---|---|
Kokapena | |
Estatu burujabe | Portugal |
Portugalgo barrutia | Bragantza |
Portugalgo udalerria | Miranda do Douro |
Freguesia | Miranda do Douro |
Koordenatuak | 41°29′40″N 6°16′28″W / 41.494315°N 6.274312°W |
Ondarea | |
Webgune ofiziala | |
Historia
aldatuMiranda Lurraldearen Museoa 1982an sortu zen, António Maria Mourinho (1917-1996) apaiz katoliko ohia, poeta, folk taldeen animatzailea eta historia eta etnologiako ikerlariaren gidaritzapean.
Miranda do Douro herriaren erdigune historikoan dago, Joan III.a plazan (Praça D. João III), garai bateko Domus Municipalis zegoen lekuan, XVII . mendeko eraikin handi batean, ordura arte udaletxe ( Câmara municipal ) izan zena, baina 1970eko hamarkadara arte bertako atxilotze zentroa ere izan zena.
Bildumak
aldatuMuseoak Mirandako Lurraldeko kulturari, arteei eta etnografiari buruzko bilduma museografiko anitza biltzen du, historiaurretik egungo garaietaraino. Bildumek bereziki Mirandes hizkuntza, musika, dantzak, antzerki herrikoiaren era desberdinak eta jantzi tradizionalak dituzte hizpide. Tokiko erlijiotasun herrikoiari, gastronomiari eta landa eta nekazaritza bizitzari buruzko piezak ere erakusten ditu, adibidez, nekazaritza ekoizpen lanetan erabilitako tresna bilduma baten bidez.
Kanpo estekak
aldatu- Artikulu hau, osorik edo zatiren batean, Portugesezko Wikipediako «20704420» artikulutik itzuli da. Izan ere, da Terra de Miranda&wikifam=.wikipedia.org&page=20704420&grouped=on&hidebots=on&hideanons=on&order=-edit_count&max=200&order=first_edit&format=html artikulu horretan aritu diren wikilariek GFDL edo CC-BY-SA 3.0 lizentziekin argitaratu dute beren lana.