Meera, Mirabai izenaz ezaguna, (Kudki, Rajastan, 1498Dwarka, 1546) printzesa rajput, poeta, musikagile eta aszeta hindua izan zen. Bhajan estiloko bere abestiak, egun, oso ezagunak dira iparraldeko Indian.[1][2]

Mirabai

Bizitza
JaiotzaMerta City (en) Itzuli eta Kudki (en) Itzuli, 1498
Herrialdea India
HeriotzaDwarka (en) Itzuli, 1546 (egutegi gregorianoa) (47/48 urte)
Heriotza moduaistripuzko heriotza: itotzea
Familia
Ezkontidea(k)Bhoj Raj (en) Itzuli
LeinuaRathore (en) Itzuli
Hezkuntza
Hizkuntzakhindia
Jarduerak
Jarduerakpoeta, idazlea eta mistikoa
MugimenduaBhakti movement (en) Itzuli
Vhisnuismoa
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioahinduismoa

Musicbrainz: 771278aa-5ae8-4681-9569-574faf9e6258 Discogs: 1212881 Edit the value on Wikidata

Bere bizitzako zenbait gertakarik, hala nola gizarteko eta familiako konbentzioekiko axolagabekeriak, Krishna jainkoarenganako debozioak (senartzat ere hartu izanak) eta familiaren nahigabeak, hari buruzko kondairak eta filmak inspiratu dituzte.

Biografia aldatu

Kudkin jaio zen, Merta (Rajastanen) ondoko herrixka batean, gaur egun Pali barrutian. Bere aita Ratan Singh zen, Rao Rathorren (Jodhpurren sortzailea) ondorengoa. Mirabaik 3 urte zituenean, sadhu bat bere etxera iritsi eta bere aitari Krishna jainkoaren estatuatxo bat eman zion. Aitak bedeinkapen berezitzat hartu zuen, eta jainkoa familiaren aldarean kokatu zuen. Mirabai, iruditxo horri hertsiki atxikia geratu zen, eta uko egin zion jateari, jainkoa eman zioten arte. Krihsnaren iruditxoarentzat bizitzen hasi zen: iruditxoa janzten zuen edo aurretik plater batean eskaini zion janaria baino ez zuen jaten. Krihsna bere lagun, maitale eta senar bakar bihurtzea erabaki zuen. Bere bizitza nahaspilatsuan, ez zuen inoiz ahaztu bere estatuatxoarekiko harreman hori.

Laster gurasoek Mirabai ezkondu zuten (haur-ezkontza ohikoa zen Indian XXI. mendearen hasiera arte). Mirabairen senarra laster hil zen, mogol inbaditzaileen aurkako guduetan. Mirabairen aitaginarrebak, Rana Sangak, bere buruaz beste egiteko agindu zion neskari (sati izeneko erritua, Indiako iparraldean XIX. mendearen erdialdera arte derrigorrezkoa zena).[3] Mirabaik bere etxetik Vrindavanarantz ihes egin zuen. Vrindavan Krihsna bere benetako senarraren lurraldera hartzen zuten, hil ez zena.

Lana aldatu

Kondairaren arabera, Mirabaik Krihsnari eskaini zion bere bizitza senarra hil ondoren. Krihsnari eskainitako bere tenplu pribatuan sādhu eta erromesak hartu zituen eta deboziozko kantuak egin zizkion, okupazio ez oso ortodoxoa alargun batentzat (Indian biziki mespretxatuak zirenak). Bere poemek bere bizitzaren aurkako bi atentatu aipatzen dituzte, biak mirakuluz huts eginak. Brahman-talde batek bere senar hildakoaren erreinura itzultzen saiatu zenean, desagertu egin zen.

Egun, berak idatzitako bi poema baino ez ditugu.[4] Hauek XVIII. mendea baino lehen zaharkituak geratu ziren, baina bere historia Indiako iparraldeko santuen artean ospetsuena da.

Erreferentziak aldatu

  1. Karen Pechelis (2004), The Graceful Guru, Oxford University Press, ISBN 978-0195145373, 21-23, 29-30
  2. Neeti Sadarangani (2004), Bhakti Poetry in Medieval India: Its Inception, Cultural Encounter and Impact, Sarup & Sons, ISBN 978-8176254366, 76-80
  3. JS Hawley and GS Mann (2014), Culture and Circulation: Literature in Motion in Early Modern India (Editors: Thomas De Bruijn and Allison Busch), Brill Academic, ISBN 978-9004264472, 131-135
  4. John Stratton Hawley (2002), Asceticism (Editors: Vincent Wimbush, Richard Valantasi), Oxford University Press, ISBN 978-0195151381, 301-302

Bibliografia aldatu

  • Robert Bly eta Jane Hirshfield: Mīrābāī: ecstatic poems. Boston, 2004.
  • Louise Landes Levi: Sweet on my lips: the love poems of Mirabai. New York, 1997.

Kanpo estekak aldatu