Mímir

Mimir» orritik birbideratua)

Mimir eskandinaviar mitologiako erraldoi bat da. Odin jainkoaren osaba amaren aldetik eta Yggdrasil zuhaitzaren sustraietan aurkitzen diren jakinduriaren iturrietako zaindaria. Bere garaian, Odini, iturri horietatik edatea galarazi zion. Odinek, negoziatu egin behar izan zuen, eta bere begietako bat eman zion.

Mímir
Eskandinaviar mitologia
Ezaugarriak
Sexuagizonezkoa
Heriotzaburugabetze (Hiltzailea: Vanir)
Familia
Ezkontidea(k)Sinmara
KidetzaÆsir

Eskandinaviar mitologiako funtsezko jainkoetako bat da. Æsir eta Vanir jainkoen arteko gerran burua moztu zioten, ondoren, burua, Odini bidaliz. Mimir, bere jakinduria eta ezagutzagatik zen ezaguna, eta Odin, erraldoi edo Jotunen mundua zen Jotunheimera joan zen, Mimirren orotariko ezagutza eta jakinduria lortzeko asmoz.

Odinek, ezagutza eta jakinduria, Mimirren putzu magikotik edan ondoren lortu zuen, baina, trukean, Odin, bere begietako bat ateratzera behartua izan zen. Honen ondoren, eta istorio batzuen arabera, Asgardera itzuli zen Mimirren buruarekin, orakulu kontsultetarako. Mimir, Hœnirren aholkularia ere izan zen, azken hau, Vanir jainkoen errege bihurtu ondoren.


Kanpo estekak aldatu

  Artikulu hau mitologiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.