Miltiadis Tentoglou (grezieraz: Μιλτιάδης Τεντόγλου, Grevena, 1998ko martxoaren 18a) greziar atleta da, luzera jauzian espezializatua[1]. 2020ko Udako Olinpiar Jokoetan urrezko domina eskuratu zuen.

Miltiadis Tentoglou

Bizitza
JaiotzaTesalonika1998ko martxoaren 18a (26 urte)
Herrialdea Grezia
Hezkuntza
Hizkuntzakgreziera
Jarduerak
Jarduerakluzera-jauzilaria
Atletismoa
Kirol diziplinak luzera-jauzia
Errekorrak
Berezitasuna Irizpidea Data M
Marka pertsonalak
Berezitasuna Lekua Data M
 
Pisua75 kilogramo
Altuera185 zentimetro

IAAF: 14669734 Edit the value on Wikidata

Biografia aldatu

2015. urtean hasi zen nazioartean lehiatzen eta 2016. urtean Munduko gazte mailako txapelketan zilarrezko domina eskuratu zuen Polonian. 2017an Europako 20 urtez azpiko txapelketan urrezkoa lortu zuen. 2018an Europako txapelduna izan zen[2] eta 2019an eta 2021ean Indoor txapelketetan ere urrezko dominak lortu zituen.

2020ko Udako Olinpiar Jokoetan Juan Miguel Echevarría kubatarra zen faborito argia eta lehiaketan 8'41 metrotako jauzia egina zuen. Miltiadis Tentoglouk azken jauzia egin eta berdindu egin zuen, 8'41m hark ere. Berdinketa hausteko bigarren jauzi luzeena hartu zen kontutan eta greziarrak 8'15m-koa zuen eta kubatarrak 8'09m-koa[3].

Palmaresa aldatu

Udako Olinpiar Jokoak
Txapelketa Domina Kategoria Marka
  Tokio 2020   luzera jauzia 8'41m
Munduko txapelketak
Txapelketa Domina Kategoria Marka
  Bydgoszcz 2016 (gazte mailakoa)   luzera jauzia 8'30m
Europako txapelketak
Txapelketa Domina Kategoria Marka
  Berlin 2018   luzera jauzia 8'25m
  Glasgow 2019 (Indoor)   luzera jauzia 8'38m
  Gävle 2019 (23 urtez azpikoa)   luzera jauzia 8'32m
  Toruń 2021 (Indoor)   luzera jauzia 8'35m
  Istanbul 2023 (Indoor)   luzera jauzia 8'30m

Markak aldatu

  • Aire librean: 8'60m (2021)

Erreferentziak aldatu