Mikuliczen sindrome

Mikuliczen sindromea, medikuntzan, hantura mota bat da, ohi bizitzarentzako arriskurik sortzen ez duena eta kronikoa, parotida, malko edo ttu guruinen handitze bategatik bereizten dena, beste gaixotasun ezberdin baten ondorioz, linfoma, leuzemia, sarkoidosia eta beste batzuk kasu, Mikuliczen gaixotasuna izan ezik. Bere jatorri zehatza ez da ezagutzen, baina baliteke Sjögrenen sindromearen aldaera bat izatea, honengandik, artriti erreumatoiderik ez duelako sortzen bereizten delarik. Ohi, emakume heldu eta atsoen artean diagnostikatzen da. Baliteke eraginen bat izatea amigdaletan eta aurpegiko eta lepoko beste guruin batzuetan.

Mikuliczen sindrome
Mikulicz disease 400X.jpg
Deskribapena
Mota lacrimal apparatus disease (en) Itzuli, benign lymphoepithelial lesion of salivary gland (en) Itzuli, genetic otorhinolaryngologic disease (en) Itzuli, rare genetic immune disease (en) Itzuli, autoimmune disease of the nervous system (en) Itzuli, IgG4-related disease (en) Itzuli
Gaixotasun autoimmunea
Espezialitatea digestio aparatuaren medikuntza
Identifikatzaileak
GNS-10-MK K11.8
GNS-9 527.1
DiseasesDB 8218
MeSH D008882
Disease Ontology ID DOID:12900
Ohar medikoa
Oharra: Wikipediak ez du mediku aholkurik ematen. Tratamendua behar duzula uste baduzu, jo ezazu sendagilearengana.

HistoriaAldatu

Sindrome hau, lehen aldiz, Johann Mikuliczek deskribatu zuen 1888an. Beranduago, 1952an, Godwinek, Lesio Linfoepitelial Onbera izena proposatu zuen.

PatogeniaAldatu

Mikuliczen sindromearen guruin alterazio bereizgarriak, gaixotasuna jasaten duten guruinen estromaren handitzeagatik bereizten dira, parenkima izurtzailearen atrofia batekin batera, emaitza bezala, hialinizazioa eta fibrosia emanez. Gurin hauen infiltratu ez supuratiboek, ez Sjögren gaixotasunek, linfoma ez Hodgkins, leuzemiak eta sarkoidosiak kasu, sortutako zelulak, bereziki linfozitoak, osatzen dituzte.

Ezaugarri klinikoakAldatu

Mikuliczen sindromea, aurpegiko guruinen hantura edo tumefakzio asimetriko eta ez mingarri bat bezala agertzen da, bereziki parotida, ttu eta malko guruinena. Guruinen funtzioa konprometitua dagoenez, Mikuliczen sindromea jasaten duten gaixoek, ahoan, laringean eta begietan lehortasuna nabaritzen dute.

Kanpo estekakAldatu


  Artikulu hau medikuntzari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.