Mikrokreditu

Mikrokreditua» orritik birbideratua)

Ekonomia eta finantzetan, mikrokreditua mailegu txiki bat da, interes baxuan eta itzultzeko epe malguekin ematen dena[1]. Benetako berme edo abalik gabe ematen da, entitate finantzario tradizionalen kasuan ez bezala, haietan guztiz ezinbestekoa baita baldintza hori. Abal beharrik gabe itzultzeko konfiantzan oinarritutako maileguak dira eta pobreziaren kontra borrokatzeko eta jende behartsuenen artean enpresa-proiektuak garatzeko tresna bilakatu dira. Kopuru oso txikiko maileguei ematen zaien izena da, eta beste diru-iturrei zuzendua egon ohi da, baita herrialde txiroetako biztanleei edota kreditu aurrekaririk egiazta ezin zaien pertsona orori. 1983an sortu zen, Bangladeshen.

Mikrokredituen helburuak aldatu

Mikrokredituen helburu nagusia, diru iturririk ez duten pertsonen eta ekintzaileen proiektuak bultzatzea da, eta horren bidez, pertsona hauen egoera ekonomikoa hobetzea. Horrez gain, kasu askotan emakumeei ahalmena emateko helburuarekin ere erabiltzen da, komunitate askotan emakumeek ez baitituzte mailegu bat eskatzeko baldintzak betetzen. Gainera, asko analfabetoak direnez, ez dira gai mailegu arrunt batek eskatzen dituen prozedurak jarraitzeko, eta ondorioz diru iturririk gabe gelditzen dira. 2009rako, 74 milioi pertsona inguruk mikrokredituak zituztela estimatzen da, non 38 mila milioi dolar mugitzen zituzten. Bangladeshen egoitza nagusia duen Grameen bankuak jakitera eraman zuen mikrokreditua itzultzen zuten pertsonen tasa %95 eta %98 artekoa zela.

Mikrokredituak eta mikrofinantzak aldatu

Mikrokredituak mikrofinantzen parte dira. Mikrofinantzek mota askotariko zerbitzu finantzarioak biltzen ditu, pertsona txiroentzako aurrezki kontuekin lotura dutenak batez ere. Mikrokredituak, gorago aipatu bezala, Bangladeshen dute jatorria, Grameen bankuan hain zuzen. Honen atzetik, beste hainbat banku ere sistema hau erabiltzen hasi ziren, nahiz eta bere funtzionamendua zalantzan jarri. 2005.en urtea, Mikrokredituaren nazioarteko urtea izendatu zuten Nazio Batuek, eta 2012.en urterako, garapen bidean dauden herrialdeetan oso ohikoa bihurtu zen, pobrezia murrizteko tresna benetan baliagarria bilakatuz.

Mikrokredituei egindako kritikak aldatu

Kritiko batzuek argudiatzen dutenez, mikrokredituek ez dute eragin positiborik izan genero berdintasunean, ezta pobrezia arintzen ere. Mailegatzaile asko zorretara eraman dituztela diote, “gizarte laguntzen pribatizazioa” sustatzeaz gain. Mikrokredituen inguruko lehen ausazko ebaluazioa Esther Duflok egin zuen eta denetariko emaitzak lortu zituen; ez zen inolako ondoriorik ageri etxebizitzen gastuari, genero berdintasunari, hezkuntzari edo osasunari dagokionez; baina, enpresa berrien kopurua heren batean handitu zen kontrol talde batekin alderatuta. Dean Karlan Yaleko irakaslearen ustetan, mikrokredituek irabaziak ematen dituzten bitartean, ez du kalterik sortzen gizartearen gain, eta hortaz haratago, pertsona pobreei aurrezki kontuak eskaintzearen aldekoa da. Carlos Gomez Gil-en ustetan berriz, mikrokredituak garapenerako kooperazio politikan izan den hanka sartzerik handienetakoa dira, askotan zilegi ez den moduan erabiltzen baitira, mikrokredituak eman beharko lituzkeen onurei kontrajarriz. Bestalde, mikrofinantzak zalantzan jartzearen arrazoi nagusietako bat ematen dituen interes handiak (%100, %200 eta %300) direla dio idazle honek.

Historia aldatu

Sistema hori Bangladeshen inauguratu zuen, laurogeiko hamarkadaren bukaeran, Muhhamad Yunus komunistak, eta hirugarren munduko herrialdeetan pobrezia suntsitzeko balio izan du.

Gerora, beste herrialde batzuetara hedatu da, baita lehen mundukoetara ere, gizarteko kolektibo behartsuenei eta baztertuenei laguntzeko, halakoek ez baitute krediturik jasotzen ezarritako finantzazio-bide normaletik. Euskal Herrian, duela zenbait urtetatik hona funtzionatzen dute Hirugarren Mundurako horrelako mikrokredituak ematen dituzten enpresek, hala nola PT Mundubat gobernuz kanpoko erakundeak. Gerora, beste esperimentu batzuk abiatu dira, hala nola BBKsolidarioa edo Euskal Banku Etikoa, Fiareren bitartez, eta mikrokredituak ematen dizkiete esklusio sozialak eragindako eta ohiko kanal finantzarioetatik laguntzarik jasotzen ez duten pertsona eta sektoreei.

Mikocredituak Euskadin aldatu

Euskal Herrian mikrofinantzetan lan egiten duten erakundeak, ipar zein hego ikuspegiarekin,

Iparraldeko ikuspegia aldatu

Euskadiko Finantza Etikoak elkarteak Hernaniko eta Beasaingo udalekin batera lan egiten du mikrokredituak emateko, bazterketa-arriskuan dauden pertsonei laguntzeko. Mikrokreditu horiek interesik gabeko maileguak dira eta 5 urteko epean itzuli beharrekoak. Larrialdi egoeran dauden eta oinarrizko gastuei aurre egiteko mailegu bat behar duten pertsonei zuzenduta daude.

Hegoaldeko ikuspegia. aldatu

Oikocredit hegoaldeako ehunka mikrofinantza-erakunderekin lan egiten du Hegoaldeko herrialdeetako pertsonentzako mikrokredituak bultzatzeko, batez ere emakumeak % 86 eta landa-eremuetako pertsonak % 63.

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu