Mikrokini
Mikrokinia bikini delako bainujantziaren oihal gutxiko aldaera bat da. Bikinia bezala, mikrokinia bi piezaz osatuta dago: bularretakoa eta kuleroa. Hala ere, jantzi honek titien zatitxo bat eta alua baino ez ditu estaltzen, eta, beraz, ia gorputz osoa biluzik uzten du.
![](http://upload.wikimedia.org/wikipedia/commons/thumb/2/25/Microkini_-_pink.jpg/300px-Microkini_-_pink.jpg)
Mikrokinia nudismoaren mugan dago. Hori dela eta, nudismoa debekatuta dauden lekuetan erabili ohi da ahalik eta gorputz-azal handiena eguzkitan beltzarantzeko.