Miguel Egia

Miguel Egia (Lizarra, c.1495 - Lizarra, c.1544) Nafarroako inprimatzailea izan zen. Espainiako inprimatzaile garrantzitsuenetakoa izan zen. Horren lekukotzarik ez den arren, Lizarran edo Lizarra inguruan jaio zen XV. mende bukaeran. Alcalá de Henares hirian eman zituen argitara obra nagusiak (Erasmoren obrak, 1525; Enquiridion obraren itzulpena, 1526; Comentarios de César, Diego López de Toledoren itzulpena, 1529; De Orbe Novo, Pedro Mártir de Angleríaren obra, 1530). Sevillan (1526-1528) eta Logroñon (bertan inprimatu zituen Savonarola predikariaren obrak) egon zen eta bizitzaren azkenetan Lizarrara itzuli zen (1546-1548). Lizarrako moldiztegian bizpahiru liburu baizik ez zuen eman argitara. Arnaut Gilen Brocario Euskal Herriko lehen inprimatzailearen suhia izan zen.

Miguel Egia
Bizitza
Jaiotza Lizarra, 1495 (egutegi gregorianoa)
Herrialdea  Nafarroa Garaia, Euskal Herria
Heriotza Lizarra, 1546 (50/51 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzak gaztelania
Jarduerak
Jarduerak inprimatzailea
Lantokia(k) Alcalá de Henares

ErreferentziakAldatu