Michealene Risley

Amerikar zinegile ekintzailea

 

Michealene Risley

Bizitza
JaiotzaXX. mendea
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
Hezkuntza
HeziketaMichigan Estatuko Unibertsitatea
Jarduerak
Jarduerakidazlea, giza eskubideen aldeko ekintzailea eta politikaria

Michealene Cristini Risley (Clawson, Michigan, Ameriketako Estatu Batuak, XX. mendea) idazle, zinemagile eta giza eskubideen aldeko ekintzailea da.[1]

Biografia aldatu

Lehen urteak aldatu

Risley Clawsonen jaio eta hazi zen, Michiganen, nerabezaroa Troyn igaro aurretik. Bishop Foley Bigarren Hezkuntzako Eskolan graduatu zen 1978an, eta, gero, Míchigango Estatuko Unibertsitatean, Telekomunikazioetako lizentziatura batekin. Hainbat urte eman zituen Hollywooden Disney, Amblin eta Mattel bezalako enpresentzat lanean.[2]

Ibilbidea aldatu

Risley idazlea, ekoizlea eta Tapestries of Hope filmaren zuzendaria da. Betty Makoni gizarte-ekintzaileak Girl Child Network fundazioaren bidez Zimbabueko sexu-abusuen biktima diren gazteei laguntzeko ahaleginetan jarraitzen du.[3] Risley kartzelan sartu zuten, eta gero Zimbabueko gobernuak Hego Afrikara erbesteratu zuen, Makonirekin Afrikan egon zen denboran filmatu zituen irudiengatik.[4] Estatu Batuetara itzuli ondoren, Risley Emakumearen aurkako Indarkeriari buruzko Nazioarteko Legea onartzeko bultzadaren kide garrantzitsu bihurtu zen, bere filmarekin etengabeko aktibismoa egin baitzuen. 2010eko irailean estreinatu zen Estatu Batuetako 105 zine aretotan.[5]

Sega bideo-jokoen konpainiako entretenimendu-zuzendari gisa izandako esperientziaren ondoren, 2000. urtean Marvel Comicsen produkzioko, garapeneko eta kontsumo-produktuetako lehendakariorde izendatu zuten.[6][7] 2003an Fresh Water Haven sortu zuen. Erakunde horrek filmak, dokumentalak eta liburuak ekoizten, garatzen eta merkaturatzen ditu, erreforma bat behar duten munduko arazoen inguruan kontzientziatzeko. 2003an, Flashcards idatzi, zuzendu eta ekoitzi zuen, haurren sexu-abusuari buruzko film laburra. Sari ugari irabazi zituen, eta PBSn eman zen herrialde osoan.[8]

This Is Not the Life I Ordered superbenta liburuaren egileetako bat izan zen Risley, Deborah Collins Stephens, Jan Yanehiro eta Jackie Speier-ekin batera.

Sariak eta aintzatespenak aldatu

  • 2010 - Silicon Valley Women of Influence saria
  • 2010 - Monakoko Zinemaldia - Aipamen berezia
  • 2009 - Finder Series - Amerikako zuzendari gremioaren saria
  • 2009 - Dokumental onena - The Women in Film & Television Symposium
  • 2009 - Zuzendari onena - The Women in Film & Television Symposium
  • 2009 - Aloha saria - Honoluluko Nazioarteko Zinemaldia
  • 2009 - Merezimenduaren saria - Accolade Film Awards
  • 2009 - Dokumental onena - Louisvilleko Nazioarteko Zinemaldia
  • 2009 - Bikaintasunaren saria - The Indie Fest-en

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu