Mesterikako burua

Buru bat irudikatzen duen antzinako eskultura
Mesterikako dama» orritik birbideratua)

Mesterikako burua edo Mesterikako dama, Mesterikako San Lorenzo baselizan aurkitutako hareharrizko eskultura bat da, buru bat irudikatzen duena.

Mesterikako burua
Jatorria
Sorrera-urteaK.a. I. mendea
Aurkikuntza lekuaMesterika
Ezaugarriak
Materiala(k)hareharria
Genero artistikoaBurdin Aroa
Kokapena
LekuaArkeologi Museoa

Burua baselizaren horman sartua zegoen, baina, 1982. urtean, ermita zaharberritu zenean, handik atera eta gaur egun Bizkaiko Arkeologia Museoan dago, Burdin Aroaren gelan. Baseliza inguruan dagoen lur eremua, kultur ondare izendapena du, Balizko Arkeologia Eremua kategoriaren barruan eta ustezko arkeologia eremua babes-maila eman zion Eusko Jaurlaritzak 1997ko maiatzaren 5ean, beti ere 1990ko Kultur Ondareari buruzko 7/1990 legearen arabera[1].

Testuingurua aldatu

Horma berean beste disko formako lau estela zeuden, anepigrafikoak (testurik gabekoak) eta irudi geometrikoak zituztenak, gurutze eta galburu formakoak, Finagan agertu ziren bezalakoak. Finagakoak Malmasingo Burdin Aroko herrixkatik hartuak eta horman berrerabili zituzten. Gainera, zaharberritze lanetan bi estela berri aurkitu zituzten aldarearen azpian, Erdi Arokoak. Horien iruditeria, zirkulu zatiez eta ertzaren perimetroan marraztutako orlaz ostuta dago. horrek, Arrigorriagako VII. eta VIII. mendetako estelen taldean sailkatzera eraman ditu ikerlariak[2], akitaniar-frankoen aztarna taldearen barruan.

Bestalde, nekropolian egin ziren zundaketetan arkeologikoetan, erromatarren aurreko aztarnak aurkitu ziren, K.a. I. eta K.o. I bitartekoak[3][4]. Bizkaiko beste gune batzuetan gertatu bezala, bi motako zeramika puskak ere aurkitu ziren: pasta laranjakoak, tornuan eginak, eta pasta ilunekoak, eskuz eginak, bertakoak[5].

Buruaren ezaugarriak aldatu

Eskulturak pertsona baten burua irudikatzen du, gizon edo emakume batena. Aurpegiaren itxura nahiko oinarrizkoa da, gainetik landu dena. Atzealdean marraz egindako irudi geometrikoa ikusten da, trentza bat bide dena. Bere itxuragatik Iberiar Penintsulako ipar-ekialdeko buru moztuekin erlazionatu daiteke[5]. Lepoan moztuta dago.

Bere funtzioa ezezaguna da, hileta edo erlijio errituetan erabili ahal izan zuten, babesa emateko objektua izan zitekeen edota gerla trofeoa[3].

Erreferentziak aldatu

  1. «ERABAKIA, 1997ko maiatzaren 5ekoa, Kultura, Gazteria eta Kirol sailburuordearena, Meñakako (Bizkaia) Balizko Arkeologia Guneen Izendapena egiten duena.» EHAA (Gasteiz: Eusko Jaurlaritza) 107: 9730. Ekainak 6.
  2. Garcia Camino, Iñaki. (2002). Arqueología y poblamiento en Bizkaia, siglos VI-XII: la configuración de la sociedad feudal. Diputación foral de Vizcaya, Departamento de cultura = Bizkaiko foru Aldundia, Kultura saila ISBN 978-84-7752-332-1. (Noiz kontsultatua: 2023-06-07).
  3. a b (Gaztelaniaz) triskelpablo. (2020-04-08). «Ermita SAN LORENZO de MESTERIKA (Meñaka. Bizkaia).» ARKEOHISTORIA TRISKEL (Noiz kontsultatua: 2023-06-07).
  4. «MESTERIKA - Auñamendi Eusko Entziklopedia» aunamendi.eusko-ikaskuntza.eus (Noiz kontsultatua: 2023-06-07).
  5. a b García Camino, Iñaki. (2001). «La aportación de la arqueología al estudio del tránsito entre la antigüedad y el medievo en Bizkaia» Arqueología y territorio Medieval (AyTM) (Universidad de Jaén): 102. ISSN 1134-3184..

Kanpo estekak aldatu