Mesia (latinez: Amaesia Sentia; fl. K.a. I) Sentinoko (gaur egun Sassoferrato, Markak eskualdean) emakumea izan zen, eta, akusatua izan ondoren, bere burua defendatu zuen K.a. 77 inguruan[1] Luzio Tizio pretorea buru zuen auzitegian[2]; ikusle ugari izan zituen aurrean, seguru asko emakumea izateagatik[3].

Mesia (hizlaria)
Bizitza
Jarduerak
Jarduerakhizlaria

Valerio Maximoren arabera[4], ezarritako oratoria-arauak jarraituz egin zuen bere defentsa, sutsuki, eta akusazioak absolbitu egin zuen. Bere burua defendatzeko gai izan zen emakume baten adibidea da. Hala ere, bere gizonezko espiritua nabarmentzen du, “Androgina” izena ematen baitio; Aurora Lopezen arabera, honek frogatuko luke Erroman ez zutela begi onez ikusi emakume batek epaitegian hitz egitea, nahiz eta autodefentsa izan[3].

Valerio Maximoren kontakizunetik ondoriozta daiteke iraganean onartutako tabu baten haustura, baina hemen ere gizarte-ohituren esparruan, ez bakarrik maila juridikoan: emakumeak ez ziren prozesuetan agertzen, ez zuten jendaurrean hitz egiten. Aitzitik, ez zituzten baztertzen prozesu kriminaletan, beren burua defenda zezaketen. Izan ere, Maximok nabarmentzen du emakume honek bere burua ordezkatzea ez dela ohikoa eta, baita ere, bere gaitasun aparta. Seguru asko ez zegoen defentsarako gizonezkorik, eta, beraz, berak bakarrik probatu behar izan zuen bere gaitasun erretorikoa[5].

Erreferentziak

aldatu
  1. Valerio Maximo, viii. 3. § 1
  2. Marshall, Anthony J.. (1990). «Roman Ladies on Trial: The Case of Maesia of Sentinum» Phoenix 44 (1): 46–59.  doi:10.2307/1088565. ISSN 0031-8299. (Noiz kontsultatua: 2023-12-07).
  3. a b Aurora López, No solo hilaron lana. Escritoras romanas en prosa y verso, Zaragoza, Libros Pórtico, 2020, 22. or.
  4. Valerio Maximo. «Facta et Dicta Memorabilia VIII, 3, 1» www.thelatinlibrary.com (Noiz kontsultatua: 2023-12-07).
  5. (Gaztelaniaz) Höbenreich, Evelyn. (2005). «Andróginas y monstruos. Mujeres que hablan en la antigua Roma» Veleia (22)  doi:10.1387/veleia.3264. ISSN 2444-3565. (Noiz kontsultatua: 2023-12-07).

Ikus, gainera

aldatu

Kanpo estekak

aldatu