Hortentsia (hizlaria)

Erromatar hizlaria

Hortentsia (latinez: Hortensia) (K.a. I.) erromatar oratorian emakume aitzindaria eta estilo indartsuko hizlaria izan zen. Abokatua, erromatar emakumeen eskubideen defentsan aritu zen.[1]

Hortentsia (hizlaria)
Bizitza
Jaiotza K.a. II. mendea
Herrialdea Antzinako Erroma
Familia
Aita Quintus Hortensius
Ama Lutatia
Ezkontidea(k) Quintus Servilius Caepio (en) Itzuli
Anai-arrebak
Hezkuntza
Hizkuntzak latina
Jarduerak
Jarduerak hizlaria

BiografiaAldatu

BizitzaAldatu

Hortentsiak Kinto Hortentsio Hortalo izan zuen aita, bere garaiko politikari ezaguna eta Zizeron aurretik prestigiorik handiena izan zuen hizlaria. Familia aberatsean hazi zen eta hezkuntza ona jaso zuen. Bera ere emakume aberatsa izango zen herentzian jaso zituen ondasunak asko izan baitziren. Izan ere, bere aitak artelanak erosten inbertitu zuen, bere upeltegietan ardo kopuru handia zegoen eta landetxe ugari zituen.[2]

Testuinguru historikoaAldatu

Hortentsiaren ekarpenak ulertzeko bere bizitzako une historikoan aipatu beharra dago Lex Oppia sumptuarioa, Senatuak aldarrikatu zuena Erromak Bigarren Gerra Punikoa galtzea posible zela konturatzean. K. a. 215etik K. a. 195 arte egon zen indarrean, Kinto Fabio Maximo eta Tiberio Sempronio Grakoren kontsulaldian. Xedapen juridiko horren ondorioz, erromatar emakumeek (batez ere emakume dirudunek) debekatuta zuten beren aberastasunak erakustea, eta, gainera, zergapetuta geratzen ziren. Zehazki, ez zegoen baimenduta ontza erdi bat urre baino gehiago zuten aberastasunak erakustea, ezta kolore biziko arropak janztea eta bi zaldi baino gehiagoko gurdiak erabiltzea ere. Horrela, debeku hori hausten duen emakumeak bere ondasunak konfiskatuta ikusiko lituzke. Beraz, lege hau Estatua finantzatzeko bide berri bat zen. K. a. 195ean, K. a. C, Lex Oppia sumptuarioa indargabetzeko prozesua hasi zen. Luzio Valerio Tapo eta Marko Fundanio epaileak izan ziren legea indargabetzea eskatzen lehenak, Lex Valeria Fundania onartzeko proposamenaren bidez. Izan ere, lex Oppia indarrean egon zen bitartean tentsio handiko uneak bizi izan ziren, bai politikoak eta baita sozialak ere. Honen ondorioz, aipaturiko bi tribunoek, egoera aldatzea proposatu zuten. Horren ondoren, laguntza jaso zuten, bai nobleen sektorearen, bai kaltetutako emakumeen kolektiboaren aldetik, inplikaturikoek aktiboki parte hartu zuten. Bitartean, alde kontserbadorean, Katonek posizionamendu garbia erakutsi eta hedatu zuen emakume erromatarrarentzat egokia zer zen definituz: lehenik eta behin, argudiatu zuen ez zela ez berezkoa ez egokia emakume batek bizitza publikoan parte hartzea, bere lekua familiaren etxea baitzen. Bigarrenik, emakumeek ez zieten beren arazoak erakundeei helarazi behar, hau da, ez zuten forora joan behar arazo horiek konpontzeko. Eta azkenik, adierazi zuen emakumeen legegintza-ekimena eta protestak babesten zituzten gizonak ahulak zirela, beren jarduketen bidez onartzen ari baitziren emakumeek ez betetzea haiengandik espero zena.[3]

HitzaldiaAldatu

 
Hortensiaren hitzaldia

K.a. 42. urtean Erromako foroan Hortensiak hitzaldi bat eman zuen aristokraziako emakume talde zabal baten izenean (mila eta laurehun ingurukoa). Triunbiroek, berrehun milioi sestertzioko defizita zutenez Julio Zesar hil eta geroko gerra zibilaren beharrak asetzeko, ediktu bat argitaratu zuten, Erromako emakume aberatsenei aparteko ekarpena egiteko eskatuz. Bete ezean, mehatxu larriak egin zitzaizkienez, emakumeak triunbiroekin negoziatzen saiatu ziren beren familietako emakumeez baliatuz, baina ez zuten lortu, Fulviak, Marko Antonioren emazteak, etxetik bota zituelako. Gerra zibilaren ondorioz, gainera, emakume hauen familiako zenbait gizon proskribatuak izan ziren. Sumindurik, Forora abiatu ziren, triunbiroen tribunara iritsiz eta han Hortensiak hitzaldi bat eman zuen guztien izenean. Hortensiak argudiatu zuen emakumeek zerga ordaindu behar izatea bidegabekeria bat zela, ordainetan ez baitzuten inolako eskubide politikorik. Erabili zuen beste bat bere eta bere kideen printzipio bakezaleen adierazpen publikoa izan zen, Zesarren eta Ponpeioren arteko liskarretan inolako ekarpenik egin ez zutela gogoraraziz, eta berdin Mario, Cina eta Silaren artekoetan. [2][4]

Hortensiaren hitzaldiak triunbiroak haserretu zituen, ez bakarrik esandakoagatik, baizik eta han hitz egiten ausartu izanagatik. Bere autoritatea emakume talde batek zalantzan jarri zuelako haserre, Octavio, Marko Antonio eta Lepido, arrakastarik gabe, emakumeak tribunatik kaleratzen saiatu ziren. Forotik kanporatzeko agindu zuten, baina kanpoan bildutako jendetzak babestu egin zituen. Hurrengo egunerako atzeratu zen kausa eta eguna iritsita, beren ondasunen balorazioa aurkeztu behar zuten emakumeen kopurua laurehun lagunera murriztu zen, eta horren ordez, diru-sarreren galeragatik konpentsatzeko, gizonezko jabeak behartzen ziren Estatuari dirua ematera eta gerra-gastuetan laguntzera; erabaki zen, 100.000 drakma baino gehiago zeuzkaten gizon guztiek -herritarrak, erromesak edo libertoak - berehala eman beharko zutela beren ondarearen berrogeita hamarren bat eta beren errentekin urtebetez gerraren gastuetan lagundu beharko zutela.[5][6][7]

Hortensiaren diskurtsoaren testua II. mendeko Apiano historialariari esker iritsi da. Valerio Maximo eta Kintilianok ere aipatuko dute beraien obretan.[8] [9]

« Gure gurasoez, gure seme-alabez, gure senar eta anaiez gabetu gaituzue traizio egin zizuetenaren aitzakian, baina, gainera, gure ondasunak kentzen badizkiguzue, gure jatorri, bizimodu eta naturarentzat onartezina den kondizio batera mugatuko gaituzue. Guk edozein kalte egin badizuegu, gure senarrek egin dizuetela diozuen bezala, zigor gaitzazue haiek bezala. Baina guk, emakume guztiok, ez badiogu zuen etsai publikoei botorik eman, ez zuen etxea eraitsi, ez zuen armada suntsitu, ez zuen aurka zuzendutako inor suntsitu; ez badizuegu karguak eta ohoreak lortzerik eragotzi, zer dela eta partekatzen ditugu zigorrak, krimenetan parte hartu ez badugu? Zergatik ordaindu zergak, ez badugu erantzukizunik karguetan, ohoreetan, aginte militarretan, ezta, azken batean, gobernatze kontuetan ere, hori lortzeko zeuen artean hain emaitza kaltegarriz borrokan ibiltzen zaretelarik? »

—Apiano, Guda zibilak 4,33 [10]


Apianok egindako laburpenari esker argi dago Hortensiaren diskurtsoa argitaratu zela. Izan ere, Hortensia izan zen jendaurrean hitz egiten ausartu zen emakume erromatarra. Haren hitzaldiak, berriz, ez du iraun. Berdin gertatu da belaunaldi berean Hortentsiarekin batera izan ziren emakume hizlari gehiagorekin, Mesia edo Karfaniarekin, adibidez. Laburra izan zen erromatar emaginek beren iritzien bidez eta beren aldarrikapen politikoen bidez hitza jendaurrean erabiltzeko izan zuten aukeraren iraupena, nahiz eta haietako askok, erromatar gizon hiritar askok bezain prestakuntza-maila ona izan.[11]

ErreferentziakAldatu

  1. «Mujer y abogacía en la Roma antigua: tres casos célebres - La Razón» www.la-razon.com . Noiz kontsultatua: 2020-03-18.
  2. a b López, Aurora López. (1992). «Hortensia, primera oradora romana» Florentia iliberritana: Revista de estudios de antigüedad clásica (3): 317–332 ISSN 1131-8848 . Noiz kontsultatua: 2020-03-18.
  3. Martins, Elejalde; María, Oriana. (2017-06-21). La mujer en las profesiones jurídicas y la vida pública: de Roma a nuestros días. doi:http://hdl.handle.net/10810/22634 . Noiz kontsultatua: 2020-08-10.
  4. (Gaztelaniaz) Garretas, María-Milagros Rivera. (1990). Textos y espacios de mujeres (Europa siglos IV-XV). Icaria Editorial ISBN 978-84-7426-168-4 . Noiz kontsultatua: 2020-03-18.
  5. (Gaztelaniaz) Eugenia, Ortuño Pérez, María. (2015). Contribuciones al Derecho Romano de Sucesiones y Donaciones. Dykinson ISBN 978-84-9085-779-3 . Noiz kontsultatua: 2020-03-18.
  6. (Gaztelaniaz) Moreno, Nacho; Bastarós, María. (2018-11-22). Herstory: una historia ilustrada de las mujeres. Penguin Random House Grupo Editorial España ISBN 978-84-264-0606-4 . Noiz kontsultatua: 2020-03-18.
  7. (Gaztelaniaz) Hernández, Hortensia. Hortensia, oradora romana siglo I aC. . Noiz kontsultatua: 2020-08-10.
  8. (Gaztelaniaz) Pomeroy, Sara B.. (2004-11-03). Diosas, rameras, esposas y esclavas. Ediciones AKAL ISBN 978-84-7600-187-5 . Noiz kontsultatua: 2020-03-18.
  9. (Gaztelaniaz) Giner, Carmen Alfaro; Megías, Estíbaliz Tébar. (2005). Protai Gynaikes: mujeres próximas al poder en la antigüedad. Universitat de València ISBN 978-84-370-6185-6 . Noiz kontsultatua: 2020-03-18.
  10. «El discurso de Hortensia ante el Foro» El discurso de Hortensia ante el Foro . Noiz kontsultatua: 2020-07-29.
  11. López, Aurora. (2014). Las matronas romanas ante la vida pública: utilización de la palabra. ISSN 1885-3625 . Noiz kontsultatua: 2020-07-30.

Ikus, gaineraAldatu

Kanpo estekakAldatu