Mertxikadun neskatoa (errusieraz: Девочка с персиками, Devotxka s Persikami) Valentin Serov margolari inpresionista errusiarraren lana da. Seroven lan garrantzitsuenetariko bat da; artistaren laguna eta biografoa zen Igor Grabarren iritziz, errusiar artearen maisu-lana.1887an bukatu zuen.[1]

Mertxikadun neskatoa
Jatorria
Sortzailea(k)Valentin Serov
Sorrera-urtea1887
IzenburuaДевочка с персиками
Ezaugarriak
Materiala(k)olio-pintura eta Margo-oihala
Dimentsioak91 (altuera) × 85 (zabalera) cm
Genero artistikoaerretratua
Egile-eskubideakjabetza publiko
Deskribapena
Kokapena
LekuaTretiakov Galeria
BildumaTretiakov Galeria
Inbentarioa13011
Argumentu nagusiaVera Mamontova (en) Itzuli

Deskribapena

aldatu

12 urteko neskatoa Vera Mamontova da, Savva Mamontov mezenas errusiarraren alaba. Abramsevon margotu zen, Moskutik gertu dagoen etxalde batean, Sergei Aksakov idazleari esker kultur gune garrantzitsu bihurtu zena. Mamontovek 1870ean erosi zuen finka, eta tradizioari eutsi zion. Valentin Serovek, bestetik, txikitatik ezagutzen zuen Vera, beste artista batzuk bezala etxaldera joaten baitzen. Vera Mamontova modeloa ere Viktor Vasnetsovek margotu zuen Astigar adar bat duen neska lanean (1896).[2]

1887an, margolanak lehen saria irabazi zuen Moskuko arte-maitaleen erakusketa batean. 2016an berriro egin zen ezagun, zabalkunde handia izan zuen Interneteko meme baterako erabili baitzen.[3]

Erreferentziak

aldatu

Kanpo estekak

aldatu