Mercedes Hurtado de Álvarez

Mercedes Hurtado de Álvarez (Popayán, Nueva Granada Errepublika, 1840Bogota, Kolonbia 1890) emakume idazle kolonbiarra izan zen. Onartuta dago Kolonbian liburu bat plazaratu zuen lehenengo emakumea bera izan zela. Bere alaba ere idazlea izan zen, Mercedes Álvarez de Flores.

Mercedes Hurtado de Álvarez
Bizitza
JaiotzaPopayán, 1840
Herrialdea Kolonbia
HeriotzaBogota, 1890 (49/50 urte)
Familia
Seme-alabak
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakidazlea

Biografia

aldatu

1840. urtean jaio zen Kolonbiako Popayán hirian, Cauca departamenduan, eta, ondoren, Bogota hirira joan zen. Soledad Acostak bere garaian arrakastaz idatzi zuten idazle kolonbiarren artean aipatzen du. Era berean, hainbat aldizkarirekin kolaboratu zuen.[1]

Alfonso. Cuadros de costumbres izenburuko eleberri bat idatzi eta argitaratu zuen 1870ean. Alfonso lanean, garaiko tentsio sozialak erretratatzen dira. Cristina Valckeren arabera, hau izan zen emakume kolonbiar batek inprimategi batean argitaratutako lehen eleberria; aurretik Soledad Acostak bakarrik argitaratu zituen bere lanak egunkariekin batera zetozen liburuxken bidez.

Obra José María Torres Caicedo doktoreari eskainita dago. Han emakume gisa agertzen zen, garaiko gizarte patriarkalaren printzipio moraletan kontserbadore izateko asmoarekin. Hala ere, bere garaikideak ez bezala, bere izenarekin argitaratu zuen liburua, eta ez izengoiti batekin. Bogotan hil zen, 1890ean.[2]

  • Alfonso. Cuadros de costumbres, Medardo Rivas inprimategia, 1870.[3] [4]

Erreferentziak

aldatu

Kanpo estekak

aldatu