Mendialdea Mankomunitatea

Nafarroako Mankomunitatea
Artikulu hau Leitzaldeko mankomunitateari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Mendialdea (argipena)».

Mendialdea Mankomunitatea Nafarroa Garaiko Leitzaldeko zenbait udalerrik eratutako erakundea da, nagusiki zabor bilketara lotua. Egoitza Leitzan du, eta 2010. urtean eratu zen. Honako udalerriek eratzen dute Mankomunitatea: Arano, Areso, Goizueta, Larraun, Leitza eta Lekunberri.

Bere estatutuen arabera, egiteko nagusia zabor-bilketa eta kudeaketa antolatzea duen arren, mankomunitatearen egiteko posibleen artean eskualderako garapen agentzia bat sortzearen aukera aurreikusten zen. Eta, izatez, Leitzaran-Larraun-Ultzamako Garapen Agentzia sortu zen horren ondorioz[1].

Estatutuen arabera, Mankomunitatearen zereginen baitan izan daitezke halaber honako gaiak: uraren ziklo integralaren kudeaketa, etxebizitzen birgaitzea, kultura eta gaztaroa, eta euskararen sustapena.

Erreferentziak aldatu

  1. «Mendialdea» www.mendialdea.eus (Noiz kontsultatua: 2018-05-07).

Kanpo estekak aldatu