Mendebaldeko Mendikatea (Kolonbia)

Mendebaldeko mendikatea[1] (gaztelaniaz: Cordillera Occidental) Kolonbiako Andeetako hiru mendikate paraleloetako bat da. Hegoalde-iparralde norabidean, Nudo de los Pastosetik (Nariño departamendua) Nudo de Paramilloraino (Antioquia eta Córdoba departamenduak) luzatzen da. Hemen hiru mendikatetan banatzen da: Ayapel, San Jerónimo eta Abibe. 1.200 kmko luzeran Nariño, Cauca, Valle del Cauca, Risaralda, Chocó, Antioquia eta Córdoba departamenduak zeharkatzen ditu[2].

Mendebaldeko Mendikatea (Kolonbia)
Datu orokorrak
Mendirik altuenaCerro Tamaná (en) Itzuli
Garaiera4.250 m
Motamendikate
Luzera1.200 km
Azalera86.239 km²
Geografia
Map
Koordenatuak5°N 76°W / 5°N 76°W / 5; -76
MendikateaAndeak
Farallones de Cali

Mendikatearen batez besteko garaiera 2.000 metrokoa da. Mendi gorenak Farallones de Cali eta Cerro Tamaná dira (4.100 m). Puntu beherena Patía ibaiak gurutzatzen duen Hoz de Minamá arroilan dago (380 m).

Mendikatearen mendebaldea Pazifikoko isurialdekoa da eta San Juan da ibai nagusia. Ekialdea Cauca ibaiaren arrokoa da. Iparraldea eta ipar-mendebaldea Karibeko isurialdekoak dira eta aipagarrienak Sinú eta Atrato ibaiak dira. Azken honek Mendebaldeko Mendikatea eta Baudó mendilerroa bereizten ditu.

Erreferentziak aldatu

Ikus, gainera aldatu


Kanpo estekak aldatu