Mendaski

Kruziferoen familiako landare belarkara, hosto pinatuak, lukutan hazten diren lore hori txikiak, eta silikua-motako fruitu luzexkak dituena. Bide-ertz, baratze eta lur etzeetan hazten da

Mendaski (Sisymbrium officinale) Brassicaceae familiako landare belarkara da, handi samarra, zurtoin zuzenekoa, ileduna eta albo-adar zabalak dituena. Hosto zabal luzaranak ditu, ebaki sakoneko hortzak eta puntako gingila luzea dituztenak. Hosto txikitako lore horixka izaten du eta fruitua leka egiturako punta-zorrotza. Landu gabeko sailetan eta bide bazterretan hazten da, batez ere, eta landutako zenbait lur sailetan ere bai, oso iparraldeko edo hegoaldeko herrialdetan izan ezik ia mundu guztian.

Mendaski
Gewone raket R0011613.jpg
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaPlantae
OrdenaBrassicales
FamiliaBrassicaceae
LeinuaSisymbrieae (en) Sisymbrieae
GeneroaSisymbrium (en) Sisymbrium
Espeziea Sisymbrium officinale
Datu orokorrak
Gizakiak ateratzen dizkion produktuakhedge mustard (herb) (en) Itzuli

ErreferentziakAldatu

Kanpo estekakAldatu


  Artikulu hau biologiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.