Men in Black 3
Men in Black 3 edota Men in Black III eta MIB³ (euskaraz Beltzezko Gizonak 3), 2012ko Barry Sonnenfeld estatubatuar zinema zuzendariak zuzendutako zientzia-fikziozko ekintza eta komedia film bat da. Lowell Cunningham komikigilearen The Men in Black (comics) komiki liburuan oinarritua dago. Will Smith, Tommy Lee Jones, Josh Brolin, Jemaine Clement, Michael Stuhlbarg eta Emma Thompson aktoreek antzeztu zuten.
Men in Black (1997) eta Men in Black II (2002) aurrekariak izan zituen eta Men in Black: International (2019) jarraipena, bai eta Men in Black: The Series (1997-2001) marrazki bizidun telesaila ere.
Argumentua
aldatu2012. urtea, MIB erakundeak K agentea (Tommy Lee Jones/Josh Brolin) estralurtar baten esku hil daitekenaren informazioa jaso berri du, horrek Historiaren bilakaera behin betiko alda dezake, hori gerta ez dadin J agentea (Will Smith) 1969 urtera bidalia izango da.
Denbora bidaien gaia nahiko txukun tratatzen duen filma da: gutxitan biribiltzen dira gauzak genero horretako pelikuletan, eta hau bada horietako bat[1].
Aktoreak
aldatu- Will Smith: James Darrell Edwards III / J agentea
- Tommy Lee Jones: Kevin Brown / K agentea 2012an
- Josh Brolin: Kevin Brown / K agentea 1969an
- Jemaine Clement: Boris Animalia
- Michael Stuhlbarg: Griffin
- Emma Thompson: O agentea / MIBko burua 2012an
- Alice Eve: O agentea 1969an
- Mike Colter: James Darrell Edwards Jr kolonela
- Nicole Scherzinger: Lilly Poison, Borisen neskalaguna
- Michael Chernus: Jeffrey Price
- David Rasche: X agntea / MIBko burua 1969an
- Keone Young: Mr. Wu
- Bill Hader: Andy Warhol
- Lenny Venito: Bowling Ball Head
- David Pittu: Roman ipuin kontalaria
- Lanny Flaherty: Obadiah Price
Honako ospetsuek kameoak egin zituzten: Justin Bieber, Lady Gaga, Tim Burton, Rick Baker eta Will Arnett.
Erreferentziak
aldatu- ↑ Luistxo. «Men in Black 3» AZpiTituluak.eus (Noiz kontsultatua: 2019-06-08).