Memoriaren Begiratokia

Memoriaren begiratokia (gaztelaniaz: Mirador de la Memoria) Cáceresko probintziako Jerteko haranean El Torno herrian dagoen multzo eskultorikoa da. Multzoa Espainiako Gerra Zibilean eroritako biktimei eskainita dago. Egilea Francisco Cedenilla eskultorea izan zen. 2009an inauguratu zuten.[1]

Memoriaren Begiratokia
Jatorria
Ezaugarriak
Kokapena
Estatu burujabe Espainia
Autonomia Extremadura
ProbintziaCáceresko probintzia
UdalerriaEl Torno
Koordenatuak40°07′24″N 5°56′51″W / 40.12347°N 5.94756°W / 40.12347; -5.94756
Map
Eskulturak tirokatuta izan ziren 2009an.

Kokapena aldatu

Jerte araneko begiratoki turistiko batean kokatuta dago, Mirador del Silencio izenekoan alegia, CC-51 errepidearen ondoan. El Torno bi kilometrotara dago eta han CC-51 errepideak N-110ekin bat egiten du.

Historia aldatu

Jerte Aranaren Gazteen Lurraldeko Elkarteak urtetan oroimen historikoaren inguruko aktibitate ugari antolatu zituen. Azkenik Francisco Cedenilla eskultoreari lau eskulturen multzoa erosi zion; multzoa hiru gizonen eta emakume baten eskulturak dira, guztiak biluzik, biktimen sinboloak. Horrela kokatu ziren aipatutako Mirador del Silencio begiratokian, Tormantos mendilerro aldera begira. Inaugurazioa eta gutxi, 2009ko urtarrilaren 24an, eskulturak tirokatuta izan ziren. Inpaktuak nabarmenak dira multzoan baina, egilearen ustez, horrek nolabait beren esanahia indartu egiten du.[2]

Aktibitateak aldatu

Behatokian oroimen historikoarekin lotutako aktibitate ugari egiten dira. Esaterako urriaren lehenengo igandean "Gerrillariaren eguna" egiten da, Jerten inguruan haran defenditzen ibili ziren Makiak gogorarazteko.

Zineman aldatu

Begiratokia El silencio de otros filmean eta bere kartelean agertu zen, 2018an. Film horrek dokumental onenaren saria eskuratu zuen urte horren Goya sarietan. [3]

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu