Melissa Wu, ezizenez Mel Woodles (Sydney, 1992ko maiatzaren 3a), australiar tranpolin jauzilaria da. Lau Olinpiar Jokotan hartu du parte,[1] eta bi domina eskuratu ditu, Pekinen zilarrezkoa eta Tokion brontzezkoa.

Melissa Wu
Bizitza
JaiotzaPenrith (en) Itzuli1992ko maiatzaren 3a (31 urte)
Herrialdea Australia
Familia
Familia
Jarduerak
Jarduerakjauzilaria eta igerilaria
Pisua50 kilogramo
Altuera152 zentimetro

Facebook: Melissa.Paige.Wu Twitter: MelissaPaigeWu Instagram: melissapaigewu TikTok: melissawu7 Edit the value on Wikidata

Kirol ibilbidea aldatu

Ama australiarra du, eta aita, txinatar jatorrikoa. 11 urte zituela hasi zen jauziak praktikatzen, eta lehenengo urtean humeroa hautsi zuen.[2] 2007an, 10 metrotako plataforma sinkronizatuan, Munduko txapelketan bigarren egin zuen, eta, 2008ko Pekingo Olinpiar Jokoetan, brontzezko domina lortu zuen. Briony Cole izan zuen lagun ariketa horretan.[1]. Domina bat jauzietan irabazten zuen emakumezko australiar gazteena izan zen.[3]

Hurrengo Olinpiar jokoetan, dominetatik gertu egon zen, Londresen laugarren egin baitzuen eta Rion bosgarren. Tokioko Olinpiar Jokoetan, brontzezko domina eskuratu du 10 metroko plataforman bakarkako lehiaketan.[4]

Palmaresa aldatu

Udako Olinpiar Jokoak
Txapelketa Domina Kategoria
  Pekin 2008   10m plataforma sinkronizatua
  Londres 2012 4.a 10m plataforma sinkronizatua
  Rio 2016 5.a 10m plataforma sinkronizatua
  Tokio 2020   10m plataforma bakarka
Munduko txapelketak
Txapelketa Domina Kategoria
  Melbourne 2007   10m plataforma sinkronizatua
  Shanghai 2011   10m plataforma sinkronizatua
  Kazan 2015   10m plataforma sinkronizatua mixtoa
Munduko Kopak
Txapelketa Domina Kategoria
  Changzhou 2010   10m plataforma sinkronizatua
  10m plataforma bakarka
  Pekin 2008   10m plataforma sinkronizatua
  Shanghai 2014   10m plataforma bakarka
  Rio 2016   10m plataforma bakarka

Erreferentziak aldatu

  1. a b (Ingelesez) «Melissa Wu | Athlete Profile» NSW Institute of Sport (NSWIS) (Noiz kontsultatua: 2021-08-05).
  2. (Ingelesez) «Tokyo Olympics Results and Live Scores | NBC Olympics» results.nbcolympics.com (Noiz kontsultatua: 2021-08-05).
  3. (Ingelesez) «Melissa Wu» Australian Olympic Committee (Noiz kontsultatua: 2021-08-05).
  4. (Ingelesez) «WU-HOO! Australia’s darling of diving all smiles with bronze» PerthNow 2021-08-05 (Noiz kontsultatua: 2021-08-05).

Kanpo estekak aldatu