Melanoleuca pseudoluscina

Melanoleuca pseudoluscina Tricholomataceae familiako onddo espezie bat da.[1]

Melanoleuca pseudoluscina
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaFungi
OrdenaTricholomatales
FamiliaTricholomataceae
GeneroaMelanoleuca
Espeziea Melanoleuca pseudoluscina
Bon, 1980

Deskribapena aldatu

Kapela: Laua, 2 eta 3 cm bitarteko diametrokoa, zurbiltzen den arre-gris kolorekoa.

Orriak: Zurixkak edo krema kolorekoak.

Hanka: Nahiko liraina, 6 cm inguruko garaierakoa eta 0,4 cm inguruko lodierakoa, antzeko kolorekoa edo burdintsu kolorekoa ardo koloreko tinduekin rufipes aldaeran.

Haragia: Arrexka kolorekoa oinarrian; zapore eta usain nabarmenik gabea.[2]

Etimologia: Melanoleuca terminoa grekotik dator, beltza esan nahi duen "mélas" hitzetik eta zuria esan nahi duen "leumo" hitzetik.

Jangarritasuna aldatu

Ez da jangarria.

Sasoia eta lekua aldatu

Udazkenean. Ibar-basoetan eta sastrakadietan, askotan hareatan.

Banaketa eremua aldatu

Euskal Herria, Frantzia, Espainia, Italia, Alpeak, Erresuma Batua.[3]

Erreferentziak aldatu

  1. Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza  •   Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012  •   Euskalnatura  •   Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987  •   Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973  •   Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
  2. (Gaztelaniaz) Bon,Marcel. (1988). Guia de Campo de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 164 or. ISBN 84-282-0865-4..
  3. Melanoleuca pseudoluscina: GBIF—the Global Biodiversity Information Facility.

Kanpo estekak aldatu