McMurdo basea (ingelesez McMurdo Station) Antartikako Ross uhartearen magalean dago, McMurdo itsasartearen ertzean, Zeelanda Berritik 3.500 kilometro hegoaldera. Gune logistiko bezala balio du antartikar kontinente erdiarentzat eta gaur egun Raytheon Polar Servicesek kudeatzen du (Raytheon konpainiaren filialetako bat). Hego Poloaren beraren inguruan dagoen Amundsen-Scott basetik abiatzen diren edo bertara doazen pertsona eta hornigai guztiak beti igarotzen dira McMurdo basetik. Estazioa Ross Dependentzian dago, Zelanda Berriak aldarrikatzen duena.

McMurdo basea
McMurdo, Observation Hillen tontorretik ikusia.
Irudi gehiago
Kokapena
CondominiumItun Antartikoko eskualde
Koordenatuak77°50′54″S 166°40′06″E / 77.848209°S 166.668422°E / -77.848209; 166.668422
Map
Altitudea10 m, itsas mailaren gainetik
Historia eta erabilera
Irekiera1956
KudeatzaileaUnited States Antarctic Program United States Antarctic Program
Izenaren jatorriaMcMurdo itsasartea
Archibald McMurdo (en) Itzuli
Erabilerayear-round Antarctic facility (en) Itzuli
Arkitektura

Estazioa 1956an sortu zuen, McMurdo Itsaso eta Aireko Instalakuntza izenarekin, oraingo tokian, Robert Falcon Scott britainiar esploratzaileak, eta orain Antartikako komunitaterik handiena da. Scotten txabola oraindik zutik dago, McMurdoren kanpoaldeko zatian, Hut Point portuaren ondoan. Instalakuntzen artean portu bat, hiru abiazio zelai (horietako 2 estazionalak), heliportu bat eta 100 eraikin inguru daude. Egiten den lanaren lehen interesa zientifikoa da, baina bertan bizi den jendea, udan 1000 pertsonara iristen dena, neguan 200era jaisten da, kanpamendua mantentzeko erabili beharko diren hornigaiak tramitatzera dedikatzen direnak.

McMurdo basea Zeelanda Berriaren jabetzakoa den Scott basetik gutxi gora-behera 3 kilometrora dago.

Instalazioak aldatu

Estazioaren instalakuntzak

Kritikak aldatu

Berriki kritika ugari sortu dira tratatu gabeko bere hondakinen igortzeari buruz, estatubatuar nazionalitatekoak ez diren pertsonei emandako tratuari buruz eta euren eraikuntza proiektuei buruz: bereziki McMurdo-Hego Poloa autopista. Hala eta guztiz ere, McMurdok (bertan bizi direnek "Mac-Town" deitzen dutena) antartikar kontinenteko estatubatuar aktibitateen gune bezala funtzionatzen jarraitzen du.

Klima aldatu

      Datu klimatikoak (McMurdo basea)      
 Hila   Urt   Ots   Mar   Api   Mai   Eka   Uzt   Abu   Ira   Urr   Aza   Abe   Urtekoa 
Batez besteko tenperatura maximoa (°C) -0.2 -6.3 -14 -17.4 -19.0 -19.1 -21.7 -22.8 -20.8 -15.5 -6.7 -0.8 -13.7
Batez besteko tenperatura (ºC) -2.9 -9.5 -18.2 -20.7 -21.7 -23.0 -25.7 -26.1 -24.6 -18.9 -9.7 -3.4 -17
Batez besteko tenperatura minimoa (°C) -5.5 -11.6 -21.1 -24.9 -27.1 -27.3 -30.1 -31.8 -29.4 -23.4 -12.7 -6.0 -20.9
Pilatutako prezipitazioa (mm) 15.0 21.2 24.1 18.4 23.7 24.9 15.6 11.3 11.8 9.7 9.5 15.7 202.5
Iturria: Cool Antarctica[1]

Herri kulturan aldatu

Werner Herzogek 2006an eginiko "Encounters at the end of the world" film dokumentalaren zati handi bat McMurdo basean gertatzen da.

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu