Amundsen-Scott basea AEBen estazio antartiko bat da, ia Hego Polo Geografikoan dagoena. Etengabe populatua dagoen Lurreko hegoaldereneko tokia da. Bere izena Roald Amundsen eta Robert Falcon Scotten omenezkoa da, 1911n eta 1912an Hego Polora iritsi ziren lehen bi pertsonak.

Amundsen-Scott basea
Amundsen-Scott estazioa, 2006ko urtarrila.
Irudi gehiago
Kokapena
CondominiumItun Antartikoko eskualde
Kokapen fisikoaAntartikako goi-ordokia
Koordenatuak89°59′51″S 139°16′22″E / 89.9975°S 139.2728°E / -89.9975; 139.2728
Map
Altitudea2.835 m, itsas mailaren gainetik
Historia eta erabilera
Irekiera1956ko azaroa
KudeatzaileaUnited States Antarctic Program United States Antarctic Program
KomisarioaAmeriketako Estatu Batuetako Gobernua
Izenaren jatorriaRoald Amundsen
Robert Falcon Scott
Erabilerayear-round Antarctic facility (en) Itzuli
Arkitektura

Historia aldatu

1956ko azaroan eraiki zen 1957an Nazioarteko Geofisika Urtearen euskarri izateko, eta ordutik etengabe okupatua egon da. Gaur egun Hego Polo Geografikotik 100 metrora dago, eta, glaziar batean dagoenez, guztia polorantz doa urtean 10 metro eginez. Estatu Batuek 1957tik Hego Poloan instalakuntza bat mantendu duten arren, erdiko eustokia, galera eta komunikazio unitateak zenbait alditan eraiki eta birkokatuak izan dira. Unitate zentral hauek dituzten instalakuntzetako bakoitza Amundsen-Scott South Pole Station (Amundsen-Scott Hego Poloko Estazioa) deitua izan da.

Klima aldatu

Elur metaketa urteko 60-80 ur milimetroren baliokidea da. Estazioa 2850 metroko sendoera duen antartikako izotz geruzaren gainetik 2835 metroko altuerara dago. Erregistratutako tenperatura -13'6 °C eta -82,8 °C artean aldatu da. Urteroko batez besteko tenperatura -49 °Ckoa da; hilabeteko batez besteko tenperatura -28 °Ctik abenduan -60 °Cra uztailean aldatzen da. Haizearen batez besteko abiadura 5,5 metro segundokoa da, erregistraturiko erauntsirik handiena 27 metro segundokoa izan zen (97 kilometro orduko).

      Datu klimatikoak (Hego Poloa)      
 Hila   Urt   Ots   Mar   Api   Mai   Eka   Uzt   Abu   Ira   Urr   Aza   Abe   Urtekoa 
Erregistraturiko tenperatura maximoa (°C) -14 -20 -26 -27 -30 -31 -33 -32 -29 -29 -18 -12.3 -12.3
Batez besteko tenperatura maximoa (°C) -25.9 -38.1 -50.3 -54.2 -53.9 -54.4 -55.9 -55.6 -55.1 -48.4 -36.9 -26.5 -46.3
Batez besteko tenperatura minimoa (°C) -29.4 -42.7 -57.0 -61.2 -61.7 -61.2 -62.8 -62.5 -62.4 -53.8 -40.4 -29.3 -52.0
Erregistraturiko tenperatura minimoa (°C) -41 -57 -71 -75 -78 -82.8 -80 -77 -79 -71 -55 -38 -82.8
Eguzki orduak 558 480 217 0 0 0 0 0 60 434 600 589 2938
Iturria (1): Weatherbase [1]
Iturria (2): Cool Antarctica [2]

Baseko eraikinak aldatu

Jatorrizko basea (1957-1975) aldatu

Jatorrizko Hego Poloko basea, orain "Polo Zaharra" deitua, Estatu Batuetako Itsas Armadako 18 gizonek osatutako talde batek eraiki zuen 1956 eta 1957 artean. Taldea toki honetara 1956ko urrian iritsi zen eta negua Hego Poloan igaro zuen lehen taldea izan zen, 1957an.

Hego Poloko neguko baldintza klimatikoak sekula neurtuak izan ez zirenez, estazioa, partzialki lurrazpian eraikia izan zen irudika zitezkeen baldintza klimatikorik okerrenetatik babesteko. 1957an zehar erregistratutako tenperaturarik baxuena -74 °Ckoa izan zen. Tenperatura hauek, hezetasun baxuarekin eta presio atmosferiko baxuarekin uztartuta, soilik babes egokiarekin jasan daitezke.

Hego Poloko egitura guztiekin gertatzen den bezala, jatorrizko baseak haizeak eramandako elur metaketa bat eragin zuen inguru guztian. Elur metaketa honek egitura elurretan geroz eta sartuago geratzea eragin zuen, urtetik urtera 1,2 metrora. Jatorrizko estazio hori, 1975etik abandonatua dagoena, orain sakonki lurperatua dago, eta presioak sabaia (nagusiki zurezkoa zena) hondoratzea eragin du. Toki hau, beraz, toki arriskutsua da, eta bisitariak joan daitezkeen tokietatik kanpo geratzen da.

1958an, Edmund Hillary zeelandaberritarrak, Commonweltheko Espedizio Transantartikoan parte hartzen ari zena, lurrez iritsi zen Hego Polora Scott basetik abiatuta, Baleen badian, Ross itsasoan. Egun batzuk beranduago espedizioko zuzendaria zen Vivian Fuchs zientzialari britainiarra iritsi zen, Shackleton basetik iritsi zena, Vahsel badiatik gertu, Weddell itsasoan. Fuchsek ondoren Scott baseraino jarraitu zuen, Hillaryk eginiko ibilbidea jarraituz eta Antartikaren lehen bidaia osatuz Hego Polotik joanda.

Erreferentziak aldatu

Ikus, gainera aldatu

Kanpo estekak aldatu