May Sybil Leslie (1887ko abuztuak 14 - 1937ko uztailak 3) Marie Curie eta Ernest Rutherford-ekin lan egin zuen kimikari ingelesa izan zen. 1920tik bere heriotzara arte Royal Society of Chemistry-ko partaide izan zen.

May Sybil Leslie

Bizitza
JaiotzaWoodlesford (en) Itzuli1887ko abuztuaren 14a
Herrialdea Erresuma Batua
HeriotzaBardsey (en) Itzuli1937ko uztailaren 3a (49 urte)
Hezkuntza
HeziketaLeedsko Unibertsitatea
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakkimikaria
Jasotako sariak

Biografia aldatu

Woodlesford, Yorkshire-n jaio zen, 1887ko abuztuaren 14an. Aita Frederick Leslie zuen, ikatz meatzaria eta liburu saltzailea, eta ama Elizabeth Dickinson. Leeds hirian egin zituen ikasketak, 1905. urtean batxilerra amaitu eta graduatua izanik. Kimikako lizentziatura eskuratu zuen 1908an, Leedseko Unibertsitateko lehen mailako ohorekin, eta hurrengo urtean, Zientziako Masterra eman zioten, H.M Dawson-ekin azetonaren iodazioari buruzko zinetikaren ikerketagatik. Urte berean, Marie Curie-rekin Parisen lan egin zuen, ikerlari laguntzaile gisa (2009-2011) eta hainbat artikulu argitaratu zituen frantsesez, toriotik elementu berriak ateratzearen eta hauen propietateen ingurukoak zirenak. Curie-ren gomendioa jarraituz, Manchesterrera aldatu zen, torioaren eta aktinioaren propietateetan lan egitera Ernest Rutherford-ekin batera, Victoria Unibertsitateko Fisika Laborategian (1911-1912). Manchesterretik alde egin ostean, West Hartlepool-en irakasle gisa lan egin zuen (1912-1913) eta Bangor-eko Unibertsitate Eskolan, kimikako irakasle-laguntzaile eta erakusle izan zen (1914-1915).

Lehen Mundu Gerra bitartean, lehergai kantitate handia fabrikatzen aritu zen, Liverpool-en. Urte horietan, emakumeak oso gutxi estimatzen zituzten zientzia eta ingeniaritza arloetan, beste askoren artean. Beraz, bai Bangor bai Liverpoolen izandako lanpostuak ezohikoak ziren, eta gerra garaian gizonen gabezia izateak azal litzake horiek. 1917an lehergaien ikerketan izandako lana galdu zuen, gizonezko ingeniariak itzuli zirenean.

1918an Lesliek doktoregoa lortu zuen, Leeds-eko Unibertsitateak eman baitzion torioaren eta lehergaien artean egindako lanen konbinazioagatik. Urte berean, Leeds-en kimika irakasle bilakatu zen, eta kimika fisikoan erabateko irakasle titular 1928an. Urte horietan zehar, bere ikerketa, batez ere tindagai sintetikoen kimikan oinarritu zen. 1920. urtean, Royal Society of Chemistry-ko partaide bilakatu zen.

1923an Alfred Hamilton Burr Salford-eko kimikariarekin ezkondu zen, eta 1929an Leeds utzi zuen, bere senarrarekin bizitzeko. Honen heriotzaren ondoren, 1933an, Leeds-era itzuli zen. Lau urte geroago, 1937ko uztailaren 3an hil egin zen,50 urte zituela, Bardsey-n, Yorkshire hegoaldean.

Argitalpen nagusiak aldatu